Bertsolaritzaz gozatzeko urteroko hitzordua
Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña Itsas Lur elkartean izango dira larunbatean, jada ohitura bilakatu den bertso afarian.
Azaroa bukaeran, hondarribiarrek badute bertsolaritzaz gozatzeko aukera. Hainbat urtez daramatza Itsas Lur elkarteak bertso afari honi lekua jartzen. Aurten ere hala izango da, eta Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña izango dira aurten protagonistak. Gai jartzailea Amaia Agirre izango da. 21:00etan izango da.
Udalak iragarri duenez, sarrerak Kofradiako dendan erosi daitezke, San Pedro kalean dagoenean. Horrez gain, 685 762 722 telefonora deituz ere erreserbatu daitezke.

