Ahoztar Zelaieta Kultur Etxean izango da gaur
Olagarro Kultur Elkartearen eskutik, bere liburua aurkeztuko du, Ertzaintzari buruzkoa: 'Quo vadiz, Ertzaintza?'.
Olagarro Kultur Elkartearen eskutik, Ahoztar Zelaieta Hondarribian izango da gaur, 19:00etan, Kultur Etxean zehazki, bere Quo vadis, Ertzaintza? liburua aurkezten. “Ertzaintzaren egungo egoera, bilakaera eta etorkizuneko erronken inguruko analisia biltzen du Zelaietaren lan berri honek”, azaldu du Olagarrok elkarteak.
Zelaieta aurkezpenean izango da, liburuaren xehetasunak ematen. Horregatik, noski, jendeak bere galderak egiteko aukera izango du. Azkenik, liburua salgai egongo da. Kazetaria da Zelaieta, eta kazetaritza ikerketa gauzatu du bere ibilbidean, hainbat liburu argitaratzeko.

