Gorka Bereziartua, bere eleberriarekin, Blaganen eskutik
'Garondoan' eleberria aurkeztuko du Bereziartuak, bihar, Kultur Etxean, 19:00etan.
Gorka Bereziartua. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Idazle bat da protagonista. Gorka Bereziartuak bere lehen eleberria argitaratu du aurten, eta bertan, idazle bat da protagonista. Ia 10 urteko idazlana izan da, eta 2000. hamarkadako gazteak ditu ardatz, euskal gatazkaren amaiera horiek bizi zituzten gazteak. Egoera deserosoetan murgilduko da protagonista,
Blagan euskara taldearen eskutik Hondarribian izango da Bereziartua, bere eleberria aurkezten. Bihar izango da hitzordua, Kultur Etxeko 103 gelan, 19;00etan. Leire Ugaldek aurkeztuko du jarduera.

