AZAROAK 25

Tximeletak, indarkeria matxistaren aurka, babesgune

Mirabal ahizpen omenez tximeletak azaroaren 25eko ikur handia bilakatu dira. Herriko eskolekin batera izan dira gaur Emekikoak, tximeletak sare morean zintzilikatzen.

Tximeletak eta edertasuna, eskutik joan izan diren bi kontzeptu izan dira. Emekiko kideentzat badira ikur garrantzitsua, haien borroka feministaren oinarrietako bat, eta Azaroaren 25 bakoitzean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, kalera ateratzen dituzte haien tximeletak. Arrazoia? Dominikar Errepublikako hiru ahizpen hilketarekin lotuta. Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal hiru tximeletak bezala ezagutu ziren, eta Rafael Leonidas Trujillo diktadurak erail zituen, atxilotu eta jipoitu ondoren.

Baina Emekiko tximeletak ez dira bakarrik izaten egun honetan. Herriko hiru eskoletako haurrak sare morera hurbiltzen dira, haien tximeletak eta mezuak bertan jartzera. “Denak berdin errespetatu” edo “zure laguna babestu” bezalako mezuak idatzi dituzte aurten, eta Emekiko egoitzan jarri. Sareak arrantzaleek erabiltzen dituztenak dira, herriko emakumeen ikur handia, sare konpontzaileen bidez irudikatutakoa.

Egiluzeko, Talaiako eta Ama Guadalupeko ikasleak hurbildu dira, eta Emekiko kideekin batera sareak bete dituzte. Euria ez dute lagun izan, baina gaurko haizeak tximeleten hegoak gogor astindu ditu, irudi politak utziz.

Hona hemen gaur HITZAk ateratako argazkiak:

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.