HITZAn, greba orokorra
Langileen greba eskubidea nahiz informazio eskubidea bermatzeko gutxieneko zerbitzuekin lan egingo du bihar (hilak 11, asteazkena) hedabideak.
OARSO BIDASOKO HITZAko langileek batzarrean hala erabakita, lan arloko sindikatuek eta etxebizitza sindikatuek biharko (hilak 11, asteazkena) deitutako greba orokor deialdiarekin bat egin du HITZAk. Etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioarekin bukatzeko deialdia da sindikatuek egin dutena.
Hori horrela, langileen greba eskubidea nahiz informazio eskubidea bermatzeko gutxieneko zerbitzuekin lan egingo du bihar (hilak 11, asteazkena) hedabideak. Bakarrik grebarekin harremana duten albisteak zabalduko ditu webgune honetan eta sare sozialetan. Administrazioko langileek, ordea, bertan behera utziko dute euren jarduna grebagatik.

