Diva bat izateaz eta edukia euskaraz sortzeaz, Irati Erauskinekin
'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.
Oarso Bidasoko HITZAk aro berri bat zabaldu du aurten ikus entzunezkoetan, eta bide horretan aurrera pausuak ematen jarraitzen du hedabideak. Ikus entzunezkoek gero eta indar gehiago dute, eta Zuena da HITZA podkasta ondu du medioak herritarrei ahotsa eman asmoz. Proiektu horretan, baina, gazteei emango zaie ahotsa, eta belaunaldi hori osatzen duten herritarrek euren intereseko gaien inguruan hausnartuko dute, betiere euren esperientzietatik abiatuta.
HITZAk hirugarren podkasta argitaratu du oraintsu, eta oraingoan Irati Erauskin ‘La Panto’ hondarribiarrarekin izan da Leire Perlines kazetaria. Interneten edukia euskaraz sortzeaz, diva bat izateaz edota psikologia ikasketez aritu dira luze eta zabal.
Aurretik, baina, osasuna eta etxebizitzaren arazoa jorratu dira Zuena da HITZAn. Eduki guztia ikusteko, egin klik esteka honetan.

