Etxeko aseguruak ondo ulertzeko hitzaldia bihar
ACUBIk antolatu du hitzordua. Kultur Etxean egingo dute bihar.
Askotan, badira gauzak egunerokoan entzuten ditugula, baina ondoren, ongi begiratzean ez ditugula ulertzen. Nominak, izapide instituzionalak edota aseguruak sartu daitezke zaku horretan. Horregatik, etxeko asegurua ondo ulertzeko hitzaldi bat antolatu du ACUBIk, bihar, osteguna, 18:00etan, Kultur Etxean.
Noiz erabili dezaket asegurua? Zein berme ditu? Nola kontratatu dezaket? Galdera guzti horiek erantzuteko aukera izango da. Iñigo Montes izango da hizlaria. Gainera, Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoa bertan izango da, eman beharreko azalpenak emanez.

