Sukaldaritza tailerra, gazteak ikas dezaten
Sukaldaritza tailerra egingo dute Zumardikoek aste honetan, ostegunean, Klink elkartean. Gazteei begira egingo dute egitasmoa.
Sukaldaritza tailerrak egingo dituzte, besteak beste.Freepik Zumardikoak Elkarteko kideak gastronomiaren inguruan bilduko dira aste honetan. Sukaldaritza tailerra egingo dute, ostegunean, Klink elkartean. Gazteentzat zuzendutako tailerra izango da, 19:00etan, Andres Castelak bideratuta. “Egitasmo honen bidez, elkarteak gazteei sukaldaritzara gerturatzeko, teknika berriak ikasteko eta esperientzia partekatu baten bidez gozatzeko aukera eskaini nahi die”, azaldu dute Zumardikoek.

