
Hiru solairuko espazioa ireki berri dute. Larunbatean egingo da inaugurazioa, eta auzotarrak eta herritarrak gonbidatu dituzte bertara, 12:00etan.

Datorren astean, hilak 22 eta 23, bertako kulturaren eta talentuaren aldeko hogei jarduera inguru antolatuko dituzte San Juan plazan.

Tren Txikitok eta terma erromatarrek arrakasta handia izan dute, eta museoak azken urteetan lortutako bisitarien kopuru handiena lortu du.

Dramaturgoaren bizitza kontatzen duen antzezlana Itsas Etxean emango dute, eta horrez gain, liburutegian erakusketa bat ireki dute.

Maider Goikoetxeak aurkeztu berri du Maddalen Arte Guneko erakusketa berria: 'Herritik irten gabe'.

Aste honetan 100 egun bete dituzte greban Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoko langileek. Euren lan baldintzak hobetzeko negoziazioak etenda daudela salatu dute.

Bosgarren aldiz egingo dute hamar kilometroko lasterketa, apirilaren 26an. Herrikoia den arren, maila altuko korrikalariak ikusten dira bertan. Azken dortsalak gelditzen dira.

AGIFESekin batera antolatutako programan hiriko 800 ikaslek parte hartuko dute, osasun mentalaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko.

Pediatriako larrialdi-zerbitzua berehala irekitzeko eta modu egonkor eta ekitatiboan bermatuko duen egiturazko plana eskatu dute berriro ere.

Nicolas Gerendiain Irungo errepublikarrak urteroko hitzordua egin zuen atzo, eta Errepublikako banderaren igoera ekitaldia egin zuten.

Bertako bizilagunak kexu azaldu dira hartutako erabakiagatik eta udal langileek eskaileretan margotutako bandera kentzen hasi dira.

Korrikaren 12. egunaren baitan, datorren asteazkenean, hilak 22, euskararen munduan murgiltzeko ordubeteko klaseak eskainiko dituzte.

Iñaki Garrido Yerobi eta José Ignacio Arbeláez Montoya egileek idatzi dute, eta XV. eta XVI. mendeen artean kokatuta dago.

Bigarren edizioa apirilaren 26an antolatuko dute, auzoa ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte: ibilbide luzea eta ibilbide laburra.

Indarkeria matxistaren azken kasuak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, hilak 14, San Juan plazan eta hamarnaka herritar bildu ziren.

Sivana, Slimfit, Wonka y Waje 4LEB eta Folkesi taldeak izan dira Urdanibia plazako kontzertuetan parte hartzeko finalistak.

Plaiaundi LHIIk bere lehenengo eTwinning proiektuak martxan jarri ditu, eta Alemaniako bi ikastetxekin elkartrukeak egin ditu martxoan.

Oiasso Museoko apirileko hitzaldien protagonista izango da, eta Juanjo Olaizolak hitzaldia emango du hilaren 29an, 19:00etan.

Sozialistek bat egiten dute diagnostikoarekin, baina uste dute arazoak konponbide bat behar duela, HAPOa eta eremu tentsionatu izendapena iritsi baino lehen.

Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan, dantza klasikoaren hitzordu nagusian parte hartuko dute ehunka dantzarik, 12:00etan hasita.