Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txosnek eremu segurua direla defendatu dute

Pasa den ostiralean ireki zituzten txosnak, eta lehen bi egunetan bi eraso izan ziren. Gune segurua direla aldarrikatu dute, eta 27ko herri bazkaria oroitarazi nahi izan dute.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/06/19

Duela aste bat ireki zituzten Irungo txosnak. Ostiralean eta larunbatean ireki zituzten, eta bi gauetan, bi eraso izan ziren txosna gunean. Horren aurrean, sei txosnek adierazpen bateratua egin zuten atzo, erasoak gaitzesten eta haien arteko elkartasuna erakusten. 

“Jaiak guztionak dira, eta guztion artean zaindu nahi ditugu”, horrela hasi zuten adierazpena. Argi utzi nahi izan dute, bi eraso izan arren, espazio seguru bat dela txosnagunea. “Gure eremuan ez dugu inolako erasorik onartuko. Ez matxista, LGTBIQ+fobo, arrazista, faxista edo edozein motako indarkeriazko jarrerarik”. Eraso horien aurrean, adierazi dute txosnak laguntza eskaintzeko daudela, eta horretarako soilik barrara jo eta bertan eskatzea dela prozedura. “Eraso bat jasan edo ikusi baduzu, jo ezazue berehala edozein txosnetako barrara”.

Txosnek haien jarduera antolatzen dute, eta horren atzean asteetako lana ezkutatzen da. “Jarduerak aurrera ateratzen diren arren, Irungo Udalaren trabarekin topatu gara maiz, eta beste egitasmo ugari ezin izan dira aurrera atera. Ez da aurtengo kontua, luze datorren arazoa baizik”, azaldu zuten. Salaketa publiko bat egin nahi izan zuten, esanez Irungo Udalak txosnaguneko eragileen proposamenak ukatzen dituela. “Kaleak eta jaiak denonak dira, irundarronak, eta ez udalarenak. Jai eredu burokratiko honetatik aldendu eta herriko eragileon iniziatiba baztertzeari uztea aldarrikatu nahi dugu”.

27an, bazkaria Moskun

Erasoak gaitzesteaz gain, ekainaren 27ko bazkaria oroitarazi nahi izan dute. “300 pertsonentzako otordua izango dugu 27an, hemen plazan bertan”, adierazi zuten txosnetako ordezkariek. Menua errusiar entsaladilla, albondigak eta postrea izango da. Aukera beganoa ere izango dute. 12 eurotan salduko dituzte tiketak, txosnetan bertan. Ondoren, koadrilen arteko herri kirol proba egingo dute, eta arratsaldean eta gauean zehar, musikaz beteko da plaza.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.