Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Sanmartzialak

Dultzainak prest, San Pedro egunari hasiera emateko

Jostallu elkarteko dultzaineroak urtero ateratzen dira 08:00etan San Juan plazatik, Segurako diana jotzen. Alboan, gaua amaitu nahi duten gazteak eta San Pedro eguna biziki maitatzen duten adineko pertsonak izaten dituzte.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/06/19

Irungo San Martzialen barnean, askok San Pedro eguna gehiago maite dute, ekainaren azken eguna baino. Agian adin kontua da, edota familian ikusitakoa. Baina argi dago San Pedro egunak garrantzia handia duela irundarrengan. Hainbat egitasmo burutzen dira egunean, baina eguna hasteko, diana izaten da, udaletxetik hasita. Jostallu elkarteko dultzaineroek dute diana horren ardura, eta ez dira bakarrik egoten, ekainaren 28an parranda egiten duten dozenaka gazte batzen baizaizkie ondoan.

Iñaki Akerretak 2013. urtetik darama San Pedro eguneko diana jotzen, Jostalluko bere kideekin batera. “Lehenago Uranzuko dultzaineroek egiten zuten, Agirretxe anaiek, Eugeniok eta Konstantinok, baina zoritxarrez, pausu bat atzera eman behar izan zuten, eta guk hartu genuen lekukoa”, azaldu du Akerretak. 08:00etan hasten dira, San Juan plazan, eta eguneko diana Segurako alboradarekin abiatzen dute. “Ondoren kalejirak eta horrelakoak ere jotzen ditugu, mugimenduan, baina Segurako alborada da oinarria”. Lehen Agirretxe anaiek uztailaren 1ean ere diana egiten zuten, baina orain soilik San Pedro egunean egiten dute dultzaineroek diana.

28a egun handia da Irungo gazteentzat, parranda egiteko eguna gorriz markatuta dute eta egutegian. “Askok 28ko gaua gu hasi arte luzatzen dute. Hori izaten da haien helburua, dultzaineroen diana ikusi eta ondoren, lotara joatea. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ohitura da”, adierazten du Akerretak. Pasabide moduko bat egiten diete gazteek San Juan plazan, eta ondoren, haien atzetik joaten dira, nola ez, Segurako diana lau haizeetara abestuz. “Guretzako momentu oso polita da. Ikustea nola jendeak itxoiten gaituen eta gero nola gurekin batzen diren, polita da. Gainera, errespetu handiz jokatzen dute”. Anekdota moduan, Akerretak kontatzen du nola Irungo koadrila batek kamixeta bereziak prestatzen dituen, dultzaineroen eta sortzen den momentuaren omenez.

Masifikazioa aipatzen du Akerretak. “Gaur egun dena masifikatzeko ohitura dugu, eta bai egia da gu soilik hiru garela jotzen, eta jendea geroz eta gehiago bada, ez dakit nola entzungo zaigun”. Baina badira ere San Pedro eguna deskantsatuak hasten dutenak, eta dianara bertaratzen direnak, Agirretxe anaien hamarkadetako jarduna Jostalluko dultzaineroek nola jarraitzen duten ikustera. “Jende askorentzat San Pedro eguna San Martzial eguna baino garrantzitsuagoa da. Egun oso berezia da. San Pedro egunari eta baserritar egunari ez diogu kasu asko egiten herrian, baina badira familia asko haientzat egun garrantzitsuenak direla”.

Auzoetatik barrena

Irunen dultzainaren aldeko borroka sutsua egin behar izan dutela dio Akerretak. Txistuak hartzen du dianen protagonismoa normalean, baina Irunen lortu dute dultzainen presentzia bermatzea. “Urte askoko borroka izan da dultzainarena. Ez dago ohitura herri hontan dultzaina jotzeko, baina bagara gutxi batzuk, agian nafar influentziak bultzatuta dultzaina jo eta babestu dugunak”, azaldu du Akerretak. Dultzainero berriak sortzea borroka zaila da ere, Akerretak dioenez askok hasten dutelako baina ondoren gutxik jarraitzen dutelako. “Ondo egongo litzateke beste talderen bat batzea egunean bertan, dultzainaren presentzia areagotzeko”.

Aurten, pandemia garaian egin zuten moduan, erdigunean ez ezik, auzoetan ere izango dira. “Auzoz auzo joateko ideia izan genuen pandemian, diana herri guztitik hedatzeko. Auzoetara hurbiltzea polita da, eta bizilagunek eskertzen dute”. Udaletxean hasiko dira, eta ondoren, San Migelera, Anakara, Pio XVIIra eta Juan Vollmer plazara hurbilduko dira besteak beste. Jendeari hurbiltzeko gonbita egiten die Akerretak, egunaren hasieraz disfrutatu dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.