2027ko inauteriak, kartel bila

Bihar, hilak 24, datorren urteko inauterien proposamenak bidaltzeko epea irekiko dute herritarrentzat; azken eguna, abenduaren 13a.

2027ko inauteriek kartela behar dute, eta bihar, hilak 24, proposamenak aurtezteko epea zabalduko dute. 18 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete, eta bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Argitaratu gabea izan behar du, eta gainera, oinarrietan jasotako baldintza teknikoetara egokitu beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna abenduaren 13a izango da. 

Lanak entregatzeko Amaia KZra hurbildu beharko dute; beste aukera postaz elektronikoz bidaltzea izango da aurretik aipatutako eguna baino lehen. Amaia KZ asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etatik 13:30etara zabalik egongo da. 

Aurten ere, sariak banatuko dituzte. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da, eta 200 euroko accesita ere banatuko dute. Kartel irabazleaz gain, aurkeztutako lan guztiak jendaurrean erakutsiko dira urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra, Amaia KZn.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.