Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Alardea feminista bilakatzeko behar beste baliabide jartzeko eskatu du LABek

Jaizkibel konpainiaren sortzaile eta bultzatzaileei euren eskerrik beroenak helarazi dizkiote ohar bidez Alardearen bezperan.

Jaizkibel konpainiaren 29. edizioko irudi bat. Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2026/09/07

Bihar goizean izango da Hondarribiko Alardea, eta ordu batzuk geratzen direnean LABek udal alarde publiko eta feminista bakarraren alde egin du. “30 urte pasa dira Irun eta Hondarribiko emakume* batzuek gizonek dituzten eskubide berberak egin eta euren herrietako alardeetan parte hartzen saiatu zirenetik, hots, emakumeek* ere jaietan modu aktiboan parte hartu ahal izateko bidea hartu zutenetik”.

Prentsa oharrean diotenez, ekintza hark “pauso bat gehiago” ekarri zuen emakumeen eskubideen aldeko borroka feministan. Bide horretan, diote argi esan behar dela emakumeen parte hartze librerik gabe jaiak ez direla parekideak ezta askeak ere. “Kaleak emakumeenak* ere badira, horregatik, egunerokoan eta jaietan libre izateko eta ibiltzeko emakumeen* eskubide osoa aldarrikatzen dugu. Ezin dugulako onartu halako diskriminaziorik espazio publikoan, ezta emakumeen* aurkako halako biolentziarik ere”.

Bestalde, kontatu dute hogeita hamar urtez “ukazio, gatazka, biolentzia, irain eta ezeztatze politikoa” ezagutu dutela, eta oraindik ere ez dela “konponbidearen bidean jarriko gaituen ekinbide argirik egin Irunen. Hondarribian ere egitasmoak ez dira sekulakoak izan, hala ere, azken urteetan izan den udal gobernu berriak aurrerapauso txikiak egin ditu. Hala ere, Alarde baztertzaileak, eta horiek babesten dituzten alderdi politiko eta enparauak, emakumeak* espazio publiko eta politikoan normaltasunez aritzearen kontra dabiltza urterik urte. Esku hartze garbirik egon ez izana, bere horretan, emakumeen* zapalkuntzari gorazarre egitea da, eta, beraz, klase zapalkuntza betikotzea. Aldiz, Irunen ez bezala, Hondarribian aldaketarako zenbait urrats izan dira azken hiru hamarkadetan borrokan aritu diren emakumeei* esker”.

Mugimendu feminista, “eraldaketaren ikur nagusi eta bakarra”
Era berean, gaineratu dute 2023ko Udal eta Foru hauteskundeen ondoren Hondarribian aldaketarako aukerak zabaldu zirela, baina “balizko normaltasun baterako bidean urrats txikiak” eginagatik ere azken asteetako berriek “argi” utzi dute “aurtengoan ere mugimendu feminista dela eraldaketaren ikur nagusi eta bakarra”. Hortaz, LABek Jaizkibel konpainiari elkartasun osoa helarazi nahi izan dio. Hots, “ekidinezina den parekidetasuneranzko bidean trabak jartzen dituzten ente erreakzionarioen jarrera baztertzaileei gaitzespen gogor eta irmoa egin nahi die LABek”.

Horretaz gain, sindikatuak nabarmendu du aldaketa bazterketa sustatzen duten horiek egin behar dutela, eta haien jarrerak berdina izaten jarraitzen badu, mugimendu feministaren koordenadetatik abiatutako esku hartze instituzional irmoa egon behar dela.  “Beraz, eskaera zehatza egin nahi du LABek: alardea udalak antola dezan bidea berreraiki beharra dago eta, era berean, feminista bilakatzeko behar beste baliabide jarri behar dira”.

Azkenik, eskerrak emateko aukera probestu nahi izan dute: “Lortutako aurrerapenak eta askatasunak arriskuan diruditen garai nahasiotan, udal alarde publiko eta feminista bakarraren alde antolatzen eta borrokatzen dabiltzanei, eta, bereziki, Jaizkibel konpainiaren sortzaile eta bultzatzaileei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Ez gaude lanean, etxean, kaleetan, jaietan ezta alardea ere bazterkeriak onartzeko prest!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.