Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Antza denez, denak balio du emakumeek Alardean parte hartu ez dezaten"

Guztion Alardeak aurtengo Alardearen balorazioa plazaratu du, hausnarketa moduan.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/22

Errespetuaz eta bizikidetzaz mintzo dira Guztion Alardeko kideak. Zaila da ulertzea bizikidetzaz hitz egitea, eta aldi berean, irailaren 8an Gernikako Arbolatik desagertzea, edo hilaren 7ko aurreskuan Jaizkibeleko hiru kide egoteagatik bertan egoteari uko egitea”, esan du Guztion Alardeak. 2026ko Alardearen balorazioa egin du taldeak, HAOSEri eta haren inguruko taldeei kritika zuzena eginez, besteak beste.

Guztion Alardeak dio azken aldian HAOSEk eta haren inguruko taldeek (Hondarribiko Emakumeak eta Gure Alardea) bizikidetza, aniztasuna, errespetua eta demokrazia bezalako hitzak erabili dituztela, baina haien ekintzek ez dutela hitz multzo hori irudikatzen. Jakina da azken urteetan, Alarde tradizionalak Gernikako Arbolan egoteari uko egin diola, Jaizkibelekin elkartzea errefusatuz. Horregatik, Guztion Alardeak azaldu du ez dutela ulertzen nola bizikidetzaz hitz egin daitekeen horrelako erabakiak hartuz.

Demokrazia. “Ezin dugu ahaztu Alardea pribatizatu zela, eta gaur egun HAOSEk duela haren jabetza. Horrek esan nahi du hondarribiar guztiona izan beharko lukeen ondare baten kudeaketa hondarribiarrok bozkatu ez dugun herritar talde baten esku dagoela”, azaldu du Guztion Alardeak. Diskurtsoez ari dira, erabiltzen diren hitzez, eta horren harira Guztion Alardetik argi dute HAOSEko agintariek ederki dakitela haien hitzak neurtzen. “Ez dute inoiz zuzenean esaten haien helburua emakumeei Alardean parte hartzea eragoztea dela. Horren ordez eufemismoak erabiltzen dituzte; eta alardea ulertzeko modu batez edo sentimendu batez mintzo dira”.

Galderak planteatuz

Guztion Alardearen ustez, haiei ere “gogorregia iruditzen zaie zuzenean esatena emakumeek, emakume izateagatik, ezin dutela gizonek egiten dutena egin”. Taldeak egindako hausnarketak galdera argi bat plazaratu die: “Zer norabide hartzen ari gara?”. Ehunka pertsonek utzi dute Alardea azken urteetan, Guztion Alardearen ustez, hori “gatazkaren kudeaketak eragin duelako”. 

Demokrazia ulertzeko, Guztion Alardeak dio HAOSEk hondarribitar guztien iritzi eta sentsibilitateak hartu beharko lituzkeela kontuan. “Horren ordez, herriak modu legitimoan aukeratutako instituzioen kontra egin eta, zenbaitetan, haien pare kokatu izan da. Besteak beste, hori agerian gelditu da herritar guztion sinboloa den banderaren kopiarekin”.

“Antza denez, denak balio du emakumeek Alardean parte hartu ez dezaten”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.