Giro paregabean egin dute Arrantzale eguneko gazte bazkaria
Hamarnaka gazte bildu dira txosnagunean musikaz, bazkariaz eta lagunarteaz gozatzeko.
Eguzkia nagusi eta zerua urdin-urdin, eguraldi paregabea egin du Hondarribiko Arrantzale egunerako. Txosnagunean hamarnaka gazte bildu dira gazte bazkaria egiteko. Musikaz girotuta, gozatu egin dute gazteek bazkaria; kroketak, patatak, frijituak… Eta egon da ere sagardo upeletik urrundu ez denik ere. Jarraian, gazte bazkariko argazkiak:

