Belaskoenea auzoko festak ate joka
Irailaren 18tik 20ra musikaz, tailerrez, herri bazkariez eta festaz gozatu ahal izango dute bizilagunek.
Uda igaro da eta horrekin herritako jaiak. Ordea, oraindik eguraldi ona egiten du eta arrazoi nahikoa da jai giroan jarraitzeko. Hala egingo dute ostiralean, hilak 18, Belaskoenea auzoko bizilagunek. Hiru egunez musikaz, buruhandiez eta festaz gozatuko dute, askotariko jarduerekin. Jarraian, egitaraua egunez egun:
Egitaraua
Irailak 18
- 18:00: Jaien irekiera haurren entzierroarekin eta iazko Belaskoenea konpainiako kantinerarekin.
- 18:30: Gazteleku Martindozeneak antolatutako 3×3 saskibaloi txapelketa 12 eta 17 urte bitartekoentzat.
- 20:00: Umeentzako pizza dastaketa.
- 21:00: Herri afari autogestionatua.
- 22:00: Diskofesta.
Irailak 19
- 10:00: Umeentzako jarduerak.
- 11:00: Mayumi Judo Klubaren autodefentsa ikastaroa, puzgarriak eta haurrentzako tailerrak.
- 17:00: Apar festa eskolako jolastokian.
- 19:00: Monologoak.
- 22:00 Diskofesta.
Irailak 20
- 08:00: Ibilaldi herrikoia.
- 09:00: Herriko Txistulari Bandaren desfilea.
- 10:30: Haurrentzako jarduerak eta patata tortilla lehiaketa.
- 14:30: Herri bazkaria, paella jatea.
- 18:00: Irungo dantza taldeen emanaldia.
- 19:00: Monologoak.
- 20:30: Jaien amaiera aurtengo Belaskoena konpainiako kantinerarekin.

