Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Jai arrakastatsuak, baina intzidentziekin

Balorazio positiboa egin du udalak, ekitaldien kopurua eta aniztasuna nabarmenduz. Hala ere, hainbat inzidentzia izan dira, haien artean hiru indarkeria matxista kasu.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/15

Hondarribiko Udalak herriko jaietako balorazioa plazaratu du, egindako ekitaldien kopuruan eta aniztasunean nabarmenduz. Eguraldi onak lagundutako jaiak izan direla adierazi du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak, eta horrenbestez, plangintza jarraitzeko aukera izan dutela, aldaketarik gabe. “Pozik gaude herritarrek erakutsi duten parte hartzearekin eta Hondarribiko kaleetan bizi izan dugun jai giroarekin”, esan du Alonsok.

100 ekitalditik gora egin dira jaietan, bai udalaren baina baita ere herri eragileen eskutik. “Azken finean, jaiak herritarrekin eta herritarrentzat egiten dira, eta aurten ere argi ikusi dugu hondarribiarrek eta bisitariek jaiak bizitzeko eta gozatzeko gogoa zutela”, adierazi du zinegotziak. 34 elkarte eta eragilek bultzatu dituzte ekintzak, eta horregatik, Alonsok, udalaren izenean, eskerrak eman nahi izan dizkie.

Balantze positiboa egin du beraz udalak, baina balorazioaren barnean albiste txarrak ere iragarri dituzte. Hiru indarkeria matxista kasuren berri izan du udalak, eta horren aurrean, Hondarribiko Udalak bere gaitzespenik irmoena erakutsi du. “Hondarribiko Udaletik irmoki gaitzesten ditugu indarkeria matxistaren adierazpen guztiak, eta emakume guztiek bizitzako esparru guztietan askatasunez, segurtasunez eta beldurrik gabe bizitzeko duten eskubidea defendatzen dugu. Jai-giroak ezin du inola ere justifikatu emakumeen aurkako indarkeriarik, jazarpenik edo bestelako jokabide matxistarik”.

Irailak 10eko gertakariak

Bestalde, irailak 10eko gertakariez mintzatu da udala. Elektrotxarangaren kontzertua bitartean, bi gaztek pankarta bat erakutsi zuten Itsas Etxeko balkoian, bengala bat eskuan zutela. Jaisterakoan, identifikatzeko asmoarekin, poliziak, indarkeria baliatuz, lurrera bota zituen, eta inguruko jendea kexu zenean, gogor jo zuten herritarren aurka, paretaren aurka bultzatuz. Udalak adierazi du udaltzaingoa sute abisu batengatik bertaratu zela hara, baina lekukoek diotenez, udaltzaingoa bertan zegoen jada bengala piztu baino lehen. Hondarribiko Udalak ez du ezer adierazi poliziak erabilitako indarkeriari buruz, eta esan du gertatutakoa Ertzaintzaren ikerketapean dagoela, GEDAR hedabideak adierazi arren atxilotuak udaltzaingoaren menpe izan zirela gau hartan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.