Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
HONDARRIBIKO JAIAK
Kotte Susperregi eta Amets Mariskal. Jaizkibel konpainiako kideak.

"1996ko irailaren 8an askori bizitza erabat aldatu zitzaigun"

Ama eta alaba dira Kotte eta Amets. 1996. urtean Alardearen barruan sartu zen Kotte, gaur egun arte iraun duen borrokari hasiera emanez. Ametsek txikitatik bizi izan du gatazka, kubero, soldadu edota kantinera izanez.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/04

Duela 30 urte, 1996. urtean, 26 emakume Hondarribiko Alardera sartu ziren, Kale Nagusiko soto batetik irtenda. Ez zuten asko iraun, bertako soldaduek kanporatu baitzituzten. Egun horretan hasitakoa 30 urtetara luzatu da, eta emakume horiek oraindik ez dute lortu haien herriko jaietan gizonen moduan parte hartzea. Jaizkibel konpainiak bere ibilbidea egingo du aurten, Alardetik kanpo, baina jakinda jada duela 30 urte erein zela lehen hazia, hurrengo urtean Jaizkibel sor zedin. Kotte Susperregi soto hartatik atera zen 1996an, 27 urterekin, eta harrezkeroztik Jaizkibelen egin du bere ibilbidea. Bere alaba Amets Mariskalek txikitatik ezagutu du gatazka, hasieran kubero moduan, ondoren txibilitoarekin, eta kantinera atera zenean.

Duela 30 urte atera zineten Kale Nagusiko soto hartatik. Hiru hamarkada jada…

KOTTE SUSPERREGI: Nik uste momentu horietan ez genuela pentsatu ere egingo 30 urtetan horrela egongo ginela. Gure asmoa egun horretan udaletxeraino iristea zen, eta ez genuen dudarik lortuko genuela. Baina azkenean ez zen hala izan, hiru urrats eman genituen eta sekulakoa montatu zen. Hiru pausu aurrera eman eta zazpi atzera bultzatu gintuzten. Momentu gogorra izan zen dudarik gabe. Baina momentua ez ezik, aurreko orduak eta egunak urduritasun askorekin bizi izan genituen. Aurreko gauean, adibidez, ez genuen gure etxeetan lo egin, beste batzuetara joan ginen. Dena kontuan hartuta, zaila zen ulertzea zure herriaren aldetik horrelako erantzun bat jasoko genuela, ez genuen espero.

Kale Nagusia zapaldu zenuenean, eta jarrera bortitz horiek ikustean, damutasuna sentitu al zenuen?

SUSPERREGI: Inolaz ere. Batez ere sentitu nuena herriarekiko lotsa izan zen, eta hori oso ondo gogoratzen dut. Gure aldetik, harrotasuna, eta berriro egin beharko bagenu egingo genuke. Ezin dugu ahaztu aurreko hiru urteetan emakume talde batek hainbat saiakera egin zituela, haien eskaera formalki egiten eta haiei baimena eskatzen, haien alboan desfilatzeko. Hiru urtez kasurik egiten ez dizutenean ez dago besterik, beste zerbait probatu behar duzu.

Sototik ateratzeko erabakia hartzeak bizitza aldatu al zizuen?

SUSPERREGI: Dudarik gabe. Lagunen arteko harreman asko hautsi ziren, familian ere beste hainbat arazo… nire izenean hitz egiten dut, baina seguru aski sototik atera ginen guztiek ia berdina bizi izan dugula. San Pedro kalera joatea pentsaezina zen guretzat, eta gutxiago gure denen izen eta abizenekin, eta gure etxearen helbidearekin osaturiko paskinak zuhaitzetan jarri ondoren. Oso gogorra izan zen, eta gauza asko ahaztu egiten dira baina memoria ariketa egiterakoan, konturatzen zara, bai, dena aldatu zela. 

Ondoren, zuen lehenengo alaba, Amets, kubero bezala atera zen. Gogorra izan al zen erabaki hori hartzea?

SUSPERREGI: Bikoteak eta nik sakon hitz egin genuen horri buruz, eta beldur asko genuen. Jaizkibelen lehen aldiz kuberoak onartu zirenean Amets ez zen atera, beldur hori hor genuelako. Oso delikatua zen, Ametsek 5 urte zituen eta. Baina hurrengo urtean jada atera zen, 6 urterekin. Giro oso biolentoa zen hura, eta nik uste hor beldurra gorpuzten dela galdetzean ea zergatik ume batek bizi behar du gorroto hori bere aurrean, zergatik jaso behar ditun horrelako irainak. Lehen kuberoek ez zuten Kale Nagusia igotzen, pasarte gogorrena zelako, baina halere, guri gogorra egiten zitzaigun imajinatzea zer nolako gorrotoa ikusi zezakeen bere begietatik. 

Urte horietako zer oroitzapen dituzu, Amets?

AMETS MARISKAL: Ez ditut hasierak oso ongi gogoratzen, oso txikia nintzen, baina bai badakit ez genuela Kale Nagusia igotzen. Esango nuke Biteri eskola ondoan jasotzen gintuztela. Lehenengo urtea Kale Nagusia egin genuela txibilitoen artean sartu gintuzten, gu babesteko. Urte hartan oroitzapen argi bat daukat, eta sentitu nuena beldurra izan zen. Jendea balkoietan zartaginak jotzen, jendea oihuka… Horretaz bai gogoratzen naiz, bai. Ez nekien hori nire herrian gertatzen zela, eta hor bizitu nuen lehen aldiz.

Normalki, Alardeko kuberoen eguna alaitasunez beterikoa izaten da, haien lagunekin, familiarekin, eskopeten kartutxoak jasotzen… Hori dena ere bizi izan al zenuten?

MARISKAL: Kale Nagusia izan ezik, ez zen hainbesteko tentsioa nabaritzen herrian zehar, eta hor bagenuen ongi pasatzeko denbora, noski. Bi aldeak bizi izan ditugu, alaia eta tristea. 

Zure amak dio berari bizitza aldatu zitzaiola 1996an. Zuk, aldiz, txikitatik bizi izan duzu Jaizkibelgo parte izatea. Jazarpenak, begiradak eta halakoak sentitu al dituzu?

MARISKAL: Nik beti bizi izan dut gatazka. Familian haustura izan zen, baina nik ez nuen haiekin erlaziorik izan. Eskolan izan zen okerrena agian. Bai nik eta bai nire ahizpak asko sufritu dugu beti. Nik beti sentitu izan dut eskolan aparte utzi nautela, eta jende askok ez zidala begiratzen ere. Behin, gogoan dut etikako klasean Alardeaz hitz egitea proposatu nuela, eta azkar batean moztu zidatela esanez hori ezin zela egin. Nire ahizpak Donostiara joan behar izan zuen batxilerra egitera, hemen jada ezin zuelako gehiago aguantatu. Alardearen egunean bertan ere Kale Nagusian jendea ikusten genuen, gu iraintzen eta guri behatza ateratzen, eta ondoren gauean guregana etortzen ziren parrandan gu agurtzera. Bai, beti sentitu izan dugu besteengandik kanpo gelditu garela.

Nola bizi duzue irailaren 8a familian? Jai moduan, borroka moduan, ala biak uztartuta?

MARISKAL: Nire ustez jaia eta borroka ez lirateke eskutik joan beharko, baina kasu honetan hala da, nire herriko jaietan parte hartzea ukatzen zaidalako. Beharrezkoa da, eta errealitatea gaur egun horrelakoa da. Tradizio hitzari eusten ari dira haiek, eta nik matxismo kontu bat dela uste dut, hau da, ni emakume izateagatik diskriminatzen naute. 30 urte ondoren horrela jarraitzea imajina ezina zen 1996an, baita orain ere. Auzia erraza dela uste dut, baina argi dago jende askok ez duela horrela pentsatzen.

SUSPERREGI: Eskubide baten alde ari gara borrokan. Nik ere nahiko nuke hau denontzako jaia izatea, baina ez dugu besterik, aldarrikatzeko beharra dugu, eskubide bat urratu digutelako. Emakumea naiz, herrikoa naiz, eta horregatik ezin dut nire jaietan parte hartu. Gure familian jai egun bat da, ondo pasatzekoa. Badakigu gauzak ondo egin ditugula, eta beraz, gure helburua lortzeko borroka horretan jarraitu behar dugu.

Tradizioa gaur egunera ekarri daiteke? Gure gizartera moldatu?

SUSPERREGI: Noski baietz. Baina halere, tradizioaz hitz egiterakoan, ez dakit zertaz hitz egiten dugun jada. Alardea asko aldatu da azken urteetan, azken mendeetan. Ikusi dugu nola azken urteetan Alardea pribatizatu dutenek ez duten tradizio hori betetzen. Beraz, tradizioaz hitz egin dezakegu? Tradizio horien oinarria jarraitzea ongi dago, baina gizartea aldatzen den heinean, hori ere aldatu behar dugu. 

Botere borroka bat da hau?

SUSPERREGI: Ez dakit zehazki. Argi dago haiek badutela boterea, eta beraz, argi dago hemen erresistentzia kontu bat dugula, hasieratik beldurragatik sortzen baitira erresistentziak. Beldurra haien pribilegioak galtzeari. Itxaropentsu izan behar gara, eta ikusten ari gara nola konpainien barrutik hasi diren mugimenduak. Gutxik dute aipatzen dugun botere hori, baina haien erosotasunean jarraitu nahi dute, eta gutxi izan arren, multzo handi bat haien atzetik eramateko ahalmena dute oraindik.

Asko aldatu al da irailaren 8a azkeneko urteetan?

MARISKAL: Erabat. Geroz eta gehiago gara, hori argi ikusten da. Nik lehen, adibidez, desfilatu ondoren arropa aldatzen nuen parrandara joateko, eta halere, tentsio momentu asko jasan ditut gau horietan. Gaur egun jada lasaitasun osoarekin joaten naiz jantzita.

SUSPERREGI: Urte asko eman genituen irailaren 8an hemen parranda egin gabe, ez ziguten uzten eta. Horregatik, behartuta, Irunera joan behar ginen, ez ginelako ongietorriak gure herrian. Orain poztasun askorekin bizitzen dugu eguna eta gaua, ez dagoelako arazorik kalean edota txosnetan Jaizkibelgo jantzia gainean eramateagatik. Baina funtsean, arazoak berdin darrai, eta berdin-berdin jarraitzen dugu. 

Amets, jakinda ama hasieratik hor izan duzula, amaz harro sentitzen al zara?

MARISKAL: Asko. Gainera, hortaz asko pentsatzen badut emozionatu egiten naiz. Aitak guri beti esan izan digu gauzak ongi egin ditugula, eta ongi egiten ari garela. Kalera harro ateratzeko esan digu beti, eta horrela hezi gaituzte. Aurten, uste dut txalo asko entzungo ditugula. Konturatu behar gara haiei esker gaudela gauden tokian, haiek hasi zutela ibilbide hau, eta hori eskertu egin behar diegu.

Instituzioek, herriak, ala biek al dute gatazka honen amaierako giltza?

SUSPERREGI: Nik instituzioei pisu handia ematen diet. Nire ustez, instituzioek garai hartan egin beharrekoa egin izango balute, beste egoera batean egongo ginateke orain. Momentu honetan herria oso garrantzitsua da, eta nik behintzat ausardia eskatuko nieke herritarrei. Azken urteetan egindako inkestek diote herriaren gehiengo batek jaia lasai bizi nahi duela, bada itzalean dauden horiei esango nieke pausoa emateko, gu hemen gaudela laguntzeko, ez dela bakarrik egongo. 

MARISKAL: Nik berdin pentsatzen dut. Duela urte asko beste modu batean jokatu izango balute herriak beste erantzun bat emango zuen. Baina, halere, inoiz ez da berandu, oraindik gauzak alda daitezke, eta horretan jarraitzen dugu. 

Zuen belaunaldiak nola ikusten dituzue? Oso posizionatuak, ala erdigune horretan?

MARISKAL: Nik uste ni burbuila batean bizi naizela, ez dudalako inor nire ideien kontrakoa inguruan. Baina jende oso gaztea oso posizionatua dagoela uste dut, eta hori jaietan ikusten da. Heldutzen joan ahala jendeak klik bat egiten du buruan, eta orain, nirekin sartzen ziren asko nire alboan ikusten ditut Jaizkibelen, edo beste batzuek beste mugimendu batzuk sortu dituzte, helburu berberarekin.

SUSPERREGI: Nire kasuan, batzuen pentsaeran aldaketa egon dela esango nuke. Hori asko nabaritzen da egunerokoan nola agurtzen zaituzten ikusterakoan. Gauza sinplea da agurra, askorentzat hutsala, baina guri eragiten digu, eta ikusten dugu nola gauzak aldatzen ari diren. Esan bezala, batzuek orain guganako hurbiltasuna badute, baina oraindik beste asko beste muturrean daude. Guk gure irribarrearekin jarraituko dugu, gure umorearekin, jaiak bizitzen, hori ez da inoiz aldatuko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.