Jai Nagusiak, ate joka
Ofizialki irailaren 6an (igandea da) hasiko badira ere, asteburu honetan motorrak berotzeko hainbat aukera izango dira Hondarribian.
Peña, Alonso eta Queiruga, gaurko aurkezpenean. Egun oso gutxi falta dira Hondarribia festetan murgiltzeko. Jai Nagusiak ofizialki irailaren 6an (igandea da) hasiko badira ere, asteburu honetan motorrak berotzeko hainbat aukera izango direla aurreratu du udalak. Ortzi Alonso, Lupe Queiruga eta Josu Peña zinegotziek aurtengo egitaraua aurkeztu dute gaur. Beheko koadroan egitarau osoa kontsulta daiteke.
Aurten ere “adin eta gustu guztietarako eskaintza” izango dela aipatu dute, eta orotara, ehundik gora ekitaldi izango direla herriko kale eta plazetan, “adin eta gustu guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabal eta anitzarekin”. Haurrak, nerabeak, gazteak, helduak eta adinekoak hartu dituzte kontuan egitaraua osatzeko, eta eskaintza osatzeko musika, kirola, tradizioa, kultura, aisialdia, prebentzioa eta parte hartzea uztartu dituztela.
Alonsok nabarmendu du egitaraua ez dela “udalaren bakarkako lana izan”. Herriko eta eskualdeko 34 elkarte eta ergilerekin aritu dira elkarlanean, haien parte hartzea “funtsezkoa” izan dela dio: “Jaiak herri baten izaeraren erakusgarri dira, baina, batez ere, elkarrekin ospatzeko unea. Guretzat garrantzitsua da egitarau ez izatea soilik udalaren proposamena, baizik eta herriko elkarte, talde eta eragileek egindako ekarpenen emaitza izatea”, esan du.
Jaien atarikoak asteburu honetan hasiko direla jakinarazi dute gaur, hain zuzen, ostiralean (hilak 28). Santiago kalean bertso jaialdia egingo dute, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregirekin. Larunbatean (hilak 29) gateak izango dira protagonistak, Gazte Eguna egingo baitute. Egun berean hondartzan boley eta Amuten saskibaloi txapelketak izango direla azaldu dute ordezkariek, eta badian berriz, Higer badiako XLV. Ama Guadalupekoa bela estropada.
Irailaren 5ean (larunbata da) jaietako lehiaketetako sari banaketa egingo dute, eta jarraian, Josu Zabala Erasunen omenezko ekitaldia egingo dute San Pedro kalean. Aurten 50 urte betetzen dira Guardia Zibilak tiroz hil zuenetik, eta “haren oroimena berreskuratzeko eta belaunaldi berriei ezagutarazteko” asmoa du udalak.
Irailaren 6an botako dute jaien hasierako txupina, etxeko txikienak izango dira orduko protagonistak. Pregoilari txikia izango da aurten ere. Irailaren 7an (astelehena da), berriz, Ioseba Amunarriz Goikoetxeak Urrezko Intsignia jasoko du.
Jaiak, “askatasunez”
Indarkeria sexisten kontrako salaketa, informazio eta artatze guneak indartuko dituzte aurten. Aske, jaietan zein nonahi lelopean, jaiak “askatasunez eta beldurrik gabe bizitzeko” deia egin diete herritarrei. Gazte Egunean, gainera, arreta zerbitzua eskainiko dute 23:00etatik 8:00etara. Irailaren 3an informazio gune bat jarriko dute San Pedro kalean, 20:00etatik 23:00etara. Irailaren 4, 5, 6, 6, 9 eta 10ean, informazio guneaz gain, arreta puntua ere izango da. Informazio gunea San Pedro kalean izango da, eta arreta zerbitua, berriz, Itsas Etxean. Emagin elkarteko profesionalak ariko dira bertan. Horrez gian, Puntu Morea zablik dagoen bitartean, 688 71 87 97 telefono zenbakia izango da erabilgarri.
Ondo pasa baina ez pasatzeko deia ere egin dute aurten. Prebentzio kanpaina jarriko dute martxan, “jaiak modu seguru, arduratsu eta osasungarrian bizitzeko tresnak eta informazioa eskaintzeko”. Alkoholaren eta bestelako substantzien kontsumoarekin lotutako arriskuak prebenitzea eta kalteak murriztea du helburu kanpaina honek. Prebentzio lank hori kalean, tabernetan , txosnetan eta sare sozialen bidez egingo dute, eta horrez gain, txosnetan preserbatiboak banatuko dira. “Jaiak gozatzeko dira baina baita elkar zaintzeko ere. Gazteei eta herritarrei informazio eta tresna erabilgarriak eman nahi dizkiegu, jaiak modu seguru eta arduratsuan bizi ditzaten”, esan du Queirugak.
Autobus zerbitzu bereziak adostu dituzte udalak eta aldundiak jai nagusietarako. Horrez gain, hiri autobusaren ordutegia ere indartzea erabaki du udalak. Albiste honetan zerbitzu guztiak kontsulta daitezke.
Zerbitzu publikoak indartzeko beharraz aritu dira zinegotziak, eta neurri guzti horiek “azken urteotan zerbitzu publikoak indartzeko egindako lanaren barruan” kokatu dituzte. “Udalera iritsi ginenetik argi izan dugu zerbitzu publikoak indartzea lehentasunezkoa dela. Azken urteotan urrats garrantzitsuak egin ditugu, eta jaietan ere herritarrek hobekuntza horiek zuzenean nabaritzea nahi dugu”.
Bukatzeko, jai nagusiez gozatzera deitu dituzte herritarrak, “arduraz, errespetuz eta elkar zainduz”.
Jai Nagusien egitaraua:
- Irailak 6 (igandea):
- 8:00: Hondarribiko Jaiak Tiraketa Soziala San Telmo tiro zelaian, Azeri elkarteak antolatuta.
- 11:00: Hondarribiko Pregoi Txikia herriko jaiak iragartzeko, udaletxeko arkupetan.
- 11:00: Haurrentzao entzierroa zuzen puzgarriekin Santa Maria Arkutik abiatuta.
- 16:00: Haur eta gaztetxoen LV. Margo Lehiaketa Gipuzkoa Plazan, Klink elkartearen eskutik.
- 16:00: Kafea eta mus txapelketa Bentan, Mugiri elkartearen eskutik.
- 17:00: Gazte Kanttua, Kasino Zaharreko lorategian: Esku kreatiboak + DJ Eider Juanena.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak Zezen plazatik abiatuta.
- 20:00: Puntu Morea jarriko dute San Pedron, 23:00ak arte.
- 23:00. Puntu morea eta arreta telefonoa izango dira erabilgarri San Pedro kalean eta Itsas Etxean, 8:00ak arte.
- 23:30: Hondarribia Hiria Musika Bandaren kontzertua Gipuzkoa plazan.
- 00:00. Janus Lester eta DJ Siwanabaren kontzertuak.
- Irailak 7 (astelehena):
- 11:15: Haurren Danborrada Mendelu auzotik abiatuta.
- 12:00: Txupinazoa, Arma Plazako balkoitik.
- 12:15 Erraldoi eta buruhandiak Arma Plazatik abiatuta.
- 12:30: Hiriko Urrezko Intsignia emateko ekitaldia, udaletxean.
- 18:30: Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da.
- 20:00: Te Deum eta Salbea: Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Bitartean deskargak egingo ditra. Elizkizuna bukatzean udalekideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan.
- 20:00: Salbe herrikoia kantatuko dute, eta jarraian, ohiko deskarga izango da.
- Irailak 8 (asteartea):
- 5:00: Alborada.
- 6:00: Danborradaren eta Hondarribiko Hiria Musika Bandaren diana.
- 07:00etatik aurrera: Alardea.
- 11:30: Hondarribiko Hiriak Guadalupeko Ama Birjinari esker ona azalteko emandako hitza betetzea.
- 20:00. Puntu Morea izango da San PEdro kalean, 23:00ak arte.
- 23:00: Etzakit eta Cuatro pesos de propiona taldeen kontzertuak Bentan.
- 23:00: Puntu Morea eta arreta telefonoa izango dira erabilgarri San Pedro kalean eta Itsas Etxean, 8:00ak arte.
- Irailak 9 (asteazkena):
- 9:00. Goizut Dultzaineroen Diana.
- 11:00: XVI. Txikientzako Moto Lasterketa Butron pasealekuan.
- 11:00: Haurrentzako parke erralodia Harresietan, Gernikako Arbolan.
- 11:00: Shetland eta poney gainean ibilaldiak Harresietan, Gernikako Arbolan.
- 11:00: Gazte Kanttua: jokoak eta gazte parkea Kasino Zaharreko lorategian.
- 12:00: Txiki Ches tailerrak Butron pasealekuan.
- 12:30: Sokamuturra Kale Nagusian.
- 16:30: XVII. Puzzleak Bikoteka Gipuzkoa plazan.
- 16:30: Gazte Kanttua: jokoak eta gazte parkea Kasino Zaharreko lorategian.
- 17:00: Erraldoi eta buruhandiak Zezen plazatik.
- 17:00: Haurrentzako parke erraldoia Gernikako Arbolan.
- 18:00: Kemen Dantza Taldearen emanaldia Gernikako Arbolan.
- 20:00: Puntu Morea jarriko dute San Pedron, 23:00ak arte.
- 21:00: Zezensuzkoen entzierroa San Pedro kalean.
- 22:30: Latzen taldearen kontzertua Bentan.
- 22:30: Folka eta mexikar rantxerak abesten dituen Me vale madre taldearen kontzertua.
- Irailak 10 (osteguna):
- 9:00: Goizut dultzaineroen diana.
- 10:00: Meza Nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birijinaren Eliza Nagusian.
- 11:00: Haurrentzako parke erraldoia Jostaldi pilotalekuan.
- 12:00: Erraldoi eta buruhandiak Zezen plazatik.
- 12:30: Sokamuturra izango da San Pedro kalean, Abiyuan txarangak girotua. 14:30: Adinekoen omenezko nbazkaria Hondartza kiroldegian.
- 14:30: Herri bazkaria gazteentzat, Bentan.
- 17:00: Haur parke erraldoia Harresietan, Gernikako Arbolaren paarean.
- 17:30: Gazte Kanttua: techno eguna, Maleza kolektiboarekin.
- 18:30: Zker Band elektrotxarangaren kalejira, Martxoak 8 plazatik abiatuta.
- 20:00: Puntu Morea jarriko dute San Pedron, 23:00ak arte.
- 22:30: Nerea Garmendiaren monologoa Arma Plazan.
- 23:00: Neomak eta Trikizio taldeen kontzertuak Bentan.
- 23:00. Puntu morea eta arreta telefonoa izango dira erabilgarri San Pedro kalean eta Itsas Etxean, 8:00ak arte.
- Irailak 11 (ostirala):
- 9:30: Goizut dultzaineroen diana.
- 9:30: Baserritarren Eguna Zumardian.
- 10:30: Kasino Zaharra Jaietako IV. Toka Txapelketa, Kasino Zaharreko lorategian.
- 12:00: Peñagarikano eta Mendiluze bertsolarien emanaldia Zumardian.
- 12:00: Erraldoi eta buruhandiak Zezen plazatik abiatuta.
- 17:30: Zirku antzezpena, Orain-bi konpainiaren eskutik, Arma plazan.
- 18:00: Baserritarren EGunaren jarraipena, herri kirolekin eta trikitilariekin.
- 18:30: Haurrentzako txokolatada Kasino Zaharrean.
- 18:30: Euskal ERromeria Santiago kalean.
- 19:00: A&B Shows bingo musikatua gazteentzat, Kasino Zaharrean.
- 19:30: PRofesional mailako pilota partidu jaialdia.
- 20:30: Pantxoa eta Peioren kontzertua Bentan.
- 21:00: Zezensuzkoen entzierroa San Pedro kalean.
- 22:30: Su artifizialak Butron pasealekutik ikusteko.

