Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Jaizkibel konpainiak erakundeen babesa izan du beste urte batez

Desfilea amaitu berritan, HITZAk alderdi politikoen eta erakundeen hitzak jaso ditu, eta denek urtetik urtera Jaizkibelek duen babesa nabarmendu dute.

Gorka Correyero Llamas
Hondarribia
2026/09/08

Egun handia da Hondarribian, Alardearena. Jaizkibel konpainiak herriko kaleetatik desfilea egin du, eta HITZAk desfilearen jarraipen sakona egin du argazkien eta bideoen bitartez. Jarraian, Jaizkibel konpainiaren desfilea amaitu berritan Jaizkibelek, alderdi politikoek zein erakundeek egindako adierazpenak, hitzez hitz.

Nora Ferreira (Jaizkibel konpainiako kapitaina): “Urte oso berezia da; 30 urte bete dira 26 emakume Kale Nagusiko soto batetik atera zirenetik. Sototik atera dira pankarta eskuetan zutela, eta omenalditxoa egin diegu emakumeak Alardean aldarrikatzeko. Guretzat ohore bat izan da beraien atzetik joatea. Duela 30 urte eskatu zuten borrokararen alde egiten jarraitu nahi dugu, alegia, herriko jaietan desfilatu ahal izatea”.

“Oraindik ez dugu lortu, baina horretan jarraitzen dugu. Goiza oso polita izan da, urtetik urtera Jaizkibel gero eta handiagoa da. Espaloiak beteta zeuden, baita desfilean ere. Gogorarazi nahi dugu Alardea herriarena dela; gizonena eta emakumeena. Egunetik egunera argiago dago. Aurten, Gernikako Arbola osorik hartu dugu. Beti bezala ebazpena guk bete dugu; nahiz eta oso konforme ez egon. Udalak eskatuta, gure ordutegia aurreratu dugu, HAOSEko konpainiek beren ordutegia edukitzeko. Beldurra espaloiz aldatzen ari da. Gu prest gaude gure iritzia partekatzeko”. 

Aurten, koloretako kanpaina zabaldu dugu; bakoitzak bere konpainiaren koloreekin desfiatzeko aukera izan du. Honela, Alardea guztiona dela ikustarazi nahi izna dugu, eta nahia dela. Baztertzailekoak beldurtuta daude, eta ez dute nahi gu Gernikako Arbolan egotea. Nahiago dute tradizioa ez bete gurekin egon baino lehen. Gu beti egon gara prest hitz egiteko, mahaiaren bueltan esertzeko.

“Aurten nire azken urtea da kapitain bezala. Abotsanitzeko legealdian izan naiz Jaizkibelgo kapitaina, eta aurrerapauso txikiak lortu ditugu. Espazio berri batzuetan egon gara: ekitaldi berrian, Gernikako Arbolan sartu gara, lortu dugu Zapateroa egitea. Nabarmendu nahi duguna zera da: ez dugu Alarde bakarra lortu, publikoa eta parekidea, eta berdintasun legea betetzea. Hori guretzat garrantzitsua da, eta legealdi honetan ukatu da”. 

Igor Enparan (Hondarribiko alkatea): “Gaurko eguna hondarribiarrontzat oso berezia da. Ia 400 urte dira historiako pasarte bat oroitzen dugula, eta bereziki, ospatzeko gogoz atera gara kalera. Herritarrak ospakizunean aritzeko gogoz ikusi ditugu gaur goizean, eta lasaitasunez. Hori da azpimarratu nahi dudana. Herritar guztiok saiakera berezia egin dugu, denon artean lasaitasunerako deia egin dugu eta herriak erantzun du. Kalean eta plazan dago”. 

“Egia da konpainia guztiek ez dutela elkarrekin desfilatzen, gaia lantzen ari gara. Urteak daramagu elkarrizketak egiten eta prozesua aurrera eramateko ahaleginak egiten jai berdinzaleak lortzeko. Erantzukizuna lortzeko elkarbanatutakoa izan behar du, zaila da bestela gaiari irtenbidea ematea. Elkarrizketaren alde egiten jarraituko dugu”. 

“Ahal izan ditugun urrats guztiak egin ditugu, goraipatzekoak diren aurrerapausoak ikusi ditzakegu. Izan ere, Hondarribian herritar guztiak eskubide ororen jabe dira, izan gizonezko izan emakumezko. Ezin ditugu dauden arazo horiek ezkutuan utzi, baina hala ere, eskubideen aldeko urrats sendoak eman ditugu. Jaiak nola burutu da eztabaidagai dugun gaia. Horrek ere guztion partetik eztabaidatzea behar du. Gizarte batean egon daitezkeen arazoak konpontzeko borondatea behar dugu”. 

“Oraindik ez dugu asmatu nola, baina ziur nago hemendik gutxira zabalduko den berria ez dela banaketarena izango. Epe motzera nik argi daukat Hondarribia gai izango dela, herria elkarbanatutako akordio bat lortzeko gai izango da. Horrek epe luzerako egonkortasuna ekarriko du. Elkarrizketarako borondatea dago, guztion aldetik. Horri esker, gai izango gara urte asko iraun duen auzi honi irtenbide bat emateko”. 

“Hondarribian elkarrizketa espazio desberdinak daude: herritarrena, eragileena, alderdi politikoena, erakundeena… Elkarrizketa guztiek ez dute norabide eta abiadura bera; elkarrizketarako prestutasuna egon badago. Formulak berrikusi beharko dira, baina elkarrizketak egon dira. Aurten, Alardearen prestaketarako elkarrizketa sakon bat izan dugu”. 

“Nik uste dut denek adierazi dutela elkarrizketarako prest daudela, eta gogoa badutela. Formula berriak asmatu behar ditugu, baina gorabeherak izango ditugu. Ni prest nago; hala jardun dut eta hala jarduten jarraituko dut”. 

Garoa Lekuona (Hondarribiko EH Bilduko zinegotzia): “Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu sototik atera ziren emakumeei. Haiek gure herriko jaiak baztertzaileak zirela erakutsi ziguten. Gatazka luze dator, politika tartean sartu zen. Bestalde, gaurkoan nabarmendu nahi dut EAJk alkategai aukeratu duen zinegotziak ez diola Jaizkibeli harrera egin. Gaur, nahiz eta sakabanaketa irudikatu, berez herriak topaleku izan nahi du, eta jaiak elkarrekin pasa nahi ditugu. 

“Zentzu horretan, azken urteetan aurrerapausoak eman dira. Gobernukide izanik, aurrerapausoetan lana egin dugu, baina hala ere, azpimarratu nahiko nuke ez direla nahi ditugun aurrerapausoak eman. Edozein kasutan, argi dugu gai honek konponbidea behar duela; elkarrizketatik etorriko da. Gu elkarrizketa ororen alde gaude; baina, elkarrizketaren erdigunea guretzat herritarrak dira. Jaiak pribatizatu arren, herriarenak dira. Koloreak guztionak dira. Herritarrok erabaki behar dugu zer nolako jaiak nahi ditugun, irailaren 8a nola ospatu eta emakumeak nola txertatu. Horrela, zauriak itxiko ditugu, eta herria eta herritar gisa garaile izango gara”.

“EH Bilduk mahai gainean jarri du herri mailan oinarriak jarri behar direla, prozesu deliberatibo bat aurrera eramateko. Hori izango baita, benetan, konponbiderako urratsa”. 

Eider Mendoza (Gipuzkoako Diputatu Nagusia): “Merezi dugu hainbeste urte ondoren elkarrekin Alardea ospatzea. Gai honek korapilo sendoak ditu, baina lortu dugu elkarrekin bide bat egitea.  Guztion Alardea, Saindua eta bestelakoak gehitu dira. Hemendik aurrera, elkarren errespetutik abiatuta ziur nago konponbide bat topatuko dugula, eta horretarako elkarrizketarako espazioak eta konfiantza behar ditugu. Horiek eraiki behar dira. Jaien bezperan berri txar bat izan dugu; hala ere, lasaitasunez ospatu da gaurko eguna eta bide horretatik jarraitu behar dugu”. 

“Hondarribiko Udalak beti akonpainamendua eskatu digu beraiek lideratu nahi duten prozesu honetan. Alegia, prozesu guztia burutu dute, eta guk bitartekaritza aurrera eramaten lagundu dugu. Orain arte egon garen bezala jarraituko dugu, eskatzen diguten horri erantzun bat emateko. Elkarren aitortza oso beharrezkoa da, lortu da. Herriak erakutsi du, zailtasunak zailtasun, gaurko goiza bakean bizitzen eta ospatzen. Espero dezagun hemendik aurrera hala izaten jarraitzea. Gure nahia da espazio berriak sortzea elkarbizitzarako”.

Maddalen Iriarte (EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramailea): “Aurten ere Jaizkibel konpainiari babesa ematera etorri gara. 30 urte pasa dira Alarde berdinzalearen alde lanean hasi zirela. Urteak pasa dira, urrats xumeak eman dira. Gatazka honek, berriz, bere horretan jarraitzen du. Garaia da, behingoagatik, benetako aurrerapausoak emateko. Berdintasuna eskubide bat da, eta eskubideetan atzera egiten denean, galera bat dugu. Aurrera egiten ez denean, etengabe atzera goaz; ez da onargarria. EH Bilduk bere esku dagoen guztia egingo du”.

“Gaur, berriro ere, instituzioei dei egiten diegu erabaki politikoak har ditzaten egoera konpontzeko eta berdintasuna lehen lerroan jartzeko. Bestelakoan, Hondarribian egun handia dute gaurkoa eta lasaitasunez ospatzeko dei egiten diegu herritarrei”.

Miren Elgarresta (Emakundeko zuzendaria): “Beste behin ere Emakunde Hondarribian izan da emakumeak herriko jaietan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Berdintasun Legea badugula gogoratu nahi dugu. Jaizkibel konpainiari gure babesa eskaini nahi diogu. 30 urte pasa dira, denbora asko da, emakume batzuk sartzeko saiakera egin zutenetik. Horrek erakusten digu, benetan, arazo konplexu baten aurrean gaudela, eragin handia duela Hondarribiko herritarrengan. Arazo hori konpontzeko momentu honetan dugun tresna onena elkarrizketa bat berdintasuna bermatzeko. Sortutako elkarrizketa espazioak zaindu behar ditugu, irekita daude”. 

“Eskubideak daude, eta horien errespetua zaindu behar dugu. Garrantzitsua da herriko kohesiorako. 30 urte pasa eta gero aurrera begira belaunaldi berri bat ikusten dut. Iruditzen zait elkarrizketarako espazioa beraiena dela, garrantzitsua da. Etorkizuneko begirada berdinzaleagoa garrantzitsua da Hondarribian. Gezurra badirudi ere, XXI. mendean gaude, eta emakumeen eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dugu. Indarra dugu pedagogian eta herritarrak sentsibilizatzen. Berdintasuna herritarren kohesiorako eta giro onerako gako garrantzitsua da”. 

Estefania Ocariz (Arartekoaren Ondokoa): “Arartekoa beti emakumeen alde jardun da, eta emakumeek edozein jaietan parte hartzeko eskubidea defendatuko du. Eskubide guztiak defendatuko ditugu, baita etorkizunekoak ere. Elkarrizketaren alde egingo dugu. Aurrerapausoak ematea ez da konkertuki gure erantzukizuna. Elkarbizitzaren alde egiten duen edozein ekitaldi giro ona sortzeko gakoa izango da, zalantzarik gabe. Aurten, elkarrizketaren bideak funtzionatu ez duen arren, guk uste dugu etorkizunean funtzionatuko duela”.

Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemoseko Batzar Nagusietako bozeramailea): “30 urte ondoren, Hondarribiko jaietan berdintasuna aldarrikatu dugu. Aurten ere, Jaizkibel konpainiaren aldarrikapena babestu dugu. Emakumeek berdintasun osoz jaiak partekatzeko eskubidearen alde gaude. Aurten, gainera, gizartearen babesak gora egin duela nabarmendu nahi dugu. Hala ere, urteak pasa diren arren, alarde baztertzailearen jarrerek ez dute aldaketarik izan, ez dute asmorik euren alardean aldaketak egiteko”. 

“Udal Gobernuak elkarrizketarako saiakera bat egin du, baina ikusi dugu emankortasunik ez duela eman estrategia horrek. Elkarrekin Podemosek estrategia aldatzea eskatu du, eta behingoz, udalak lidergoa hartu behar duela eskatzen dugu Alarde parekidea antolatzeko. Bada garaia beste estrategia bat antolatzeko, eta egoera konpontzeko”.

Thania Pazos (Elkarrekin Podemoseko Irungo zinegotzia): “Aurten ere, berdintasunean desfilatu nahi duten gizon eta emakumeei babesa ematera etorri gara. Azken urteetan, Jaizkibel konpainiak sekulako gorakada izan du kideetan, baita babes sozialean ere. Duela 30 urtetik gizartearen alde batek emakumeei galarazten die berdintasunean parte hartzeko eskubidea herriko alardean. Martxan jarritako negoziaziorako mahaiak huts egin du. Udalak herritarrak deitu behar ditu euren iritzia jasotzeko, eta behingoz, Alarde parekide bakarra antolatu dezaten”. 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.