Ezin hobe bazkaldu dute Arrantzale eguneko adinekoen omenezko bazkarian
Abanikoa eta ura lagun, jaki zein paisai ederrez gozatu ahal izan dute adinekoek kiroldegian egin duten bazkarian.
Bazkari eder bezain goxoaz gozatu dute Arrantzale egunean Hondarribiko helduenek. Bero egin du bazkaria egin den kiroldegian, baina abanikoa eta ura lagun, itzel pasa dute. Gainera, eguraldi paregabea egin du, eta kiroldegiko leihoetatik paisai paregabea ikusi ahal izan dute, plateren eta plateren arteko esperoan. Ondoren, adinekoen omenezko bazkariaren argazkiak:

