Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Josu Zabalaren memoriak bizirik dirau

Omenaldia egin diote gaur Hondarribiko San Pedro kalean Josu Zabala Erasuni. Han hil zuen Guardia Zibilak duela 50 urte.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2026/09/05

Asteartean, hilak 8, beteko dira guardia zibil batek Josu Zabala Erasun 24 urteko irundarra Hondarribian hil zuela, San Pedro kalean. Herriko egunik handiena zen 1976ko hura, Alardearena. Gaur, ordutik ia 50 urtera, eta kale berberean, herri omenaldia egin diote Zabalari, eta azken bost hamarkada hauetan era batera edo bestera haren memoria bizirik iraunarazi, eta egi, justizia eta erreparazio eske lanean izan direnei.

San Pedron jarritako oholtzaren inguruan pilatu egin da jendea, herritarrek gainezka eta txiki utzi dute ingurua. Une hunkigarri eta esanguratsu askoko ekitaldia izan da. Ekitaldiaren bukaeran Zabala hil zuten txokoan, haren irudiaren eta plakaren aurrean, ohorezko Agurra dantzatu dute dantzariek; ondoren krabelin gorriak utzi dituzte herritarrek. Plakaren goialdean, Hondarribiko Udalaren ekimenez lauza-mural iraunkorra jarri berri dute; hilketa izan eta gutxira egin zen muralaren erreplika da, Jorge Oteizaren Pietatea obran oinarrituta herritarrek okume tauletan egindako horren erreplika hain zuzen ere, Xabier Leteren olerkiarekin. Maiz eraso egin diote Zabalaren Txokoari. Orain, herri baten memoriaren eremu da. Memoriak bizirik dirau.

Hondarribiko Udalak, Irungo Udalak eta Egiari Zor fundazioak bultzatutako ekitaldia izan da gaurkoa, Oroimena, denon ondorea leloduna. Ainhara Zuazabeitia eta Urko Iridoy kazetariek gidatu dituzte hitz tarteak, aktuazioak, eta bestelako eduki osagarriak. Biek ala biek 1976ko irailaren 8an Euskal Herrian bizi zen testuinguru politikoa zein zen azaldu dute, baita Zabalaren beraren bizitzaren hainbat xehetasun eman ere. Duela 50 urteko hartan San Pedro kalean jazotakoa xehe-xehe oroitarazi dute, eta ondorenera hilketarekin harremana izan zuten erantzun (Hondarribian, Irunen eta Euskal Herri osoan) borrokaldi, gertaera, erabaki, ebazpen eta herri izaerako lanketen berri eman dute atzera begirako historikoa eginez.

Kazetarien hasierako aurkezpen hizketaldiaren segidan Bad Sound taldeak Zabalaren omenez propio egin zuen Zabala 76 abestia San Pedro kalera zabaldu du; Josu Zabala Erasun memorian esaldiarekin bukatu da kantua. Jarraian, ohore irrintziak eta txalo burrunba Hondarribiko Portua auzoan.

Hizketaldiak
Hainbat hitz tarte izan dira ekitaldian. Aurkezleez aparte omenaldiari ahotsa ematen lehenak Arantxa eta Belen Zabala izan dira, Josuren ilobak. Bertaratu direnei eskerrak eman dizkiete, baita “gure osaba Josuren oroimena bizirik mantentzen” izan diren denei ere: “1976. urtea oso gogorra izan zen Euskal Herriarentzat. Gasteizen martxoaren 3an poliziaren errepresio gogorra jasan zuten, eta errepresio horrek Josu hil zuten arte jarraitu zuen. 50 urte hauetan zenbat familiak sufritu dute!”. Gogorarazi dute Zabaleren familiak, eta haien antzera estatu terrorismoa edo indar polizialen bortxa jasan dutenek urte askoko ahanztura jasan dutela: “Espero dugu etorkizuneko belaunaldiek herri honen borrokarekin eta lanarekin lortzen ari den guztia ez ahaztea. Orain bide luzea dago egiteko. Eutsi gogor”. Beste txalo erauntsi bat segidan San Pedro kalean.

Igor Enparan alkatea zuzendu zaie han zirenei segidan. “Gaur memoriak ekarri gaitu hona, San Pedro kalera, Hondarribiko Portua auzora”, esanez hasi du haren hitz tartea. “Badira denborak ezabatu behar ez dituen gertaerak. Eta Josu Zabala Erasunena horietako bat da”, jarraitu du. Zabaleren memoria urte luzetan mantentzeko lanean izan diren herritar eta herri mugimenduei eskerrak eman dizkie udal agintariak, baita Egiari Zor nahiz Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiari ere. “Baina bereziki eskerrak eman nahi dizkiet Josuren senideei, urte hauetan guztietan azaldu duzuen duintasunagatik”.

Zabalaren hilketatik 50 urte pasa direnean, haren izena ozen eta argi zabaldu behar dela nabarmendu du Enparanek, “ez dugulako ahaztu nahi. Ezin dugulako ahaztu”. Hala, herriaren izenean honakoa esan du: “Demokrazia ezin da inpunitatearen gainean eraiki. Ezin da benetako bizikidetza eraiki biktimen sufrimendua aitortu gabe. Egia, biktimak, aitortu behar dira, eta memoria zaindu behar da”. Enparanek oroitarazi du aurten bertan Espainiako Gobernuak Zabala biktima gisa aitortu duela, eta horren arabera erreparaziorako eskubidea ere baduela: “Horrek ez du 50 urteko mina ezabatuko. Baina esan nahi du Josuren eta haren senideen sufrimendua aitortua izan dela. Bere memoria aitortua izan dela, eta biktimen eskubideek ez dutela iraungitze datarik. Ez dugu nahi memoria ariketa hau gaurkoan bakarrik gelditzea. Gure kaleetan, plazetan, gure herriaren historian eta batez ere belaunaldi berrien artean zabaldu behar da memoria. Horregatik Josuren Txokoan jarri dugu murala, horregatik zainduko dugu haren oroimenezko plaka, eta horregatik eskainiko dizkiogu loreak irailaren 8ro. Gure seme-alabek eta bilobek jakin dezatela zer gertatu zen. Hori da gaur, hemen, Josuri egin diezaiokegun omenaldirik zintzoena, hura ez ahaztea. Gure herriak ez du ahazten. Josu, zure memoria, Hondarribiaren memoria ere bada”.

Haren ondoren hartu du hitza Egiari Zor fundazioko kide Pilar Garaialdek, eta Espainiako Gobernuak duela hilabete eskas egindako aitorpenaren balioa azpimarratu du: “Isiltasun instituzionala hausten duelako eta egia ofiziala izan behar zukeen tokian kokatzen duelako; ate bat irekitzea dakarrelako”. Halere, adierazi du ez dela “bidearen amaiera”. Izan ere, Ferrolgo (Galizia) artxibo militarrean dago Zabalaren espediente juridikoa, eta behin baino gehiagotan galdegin dute familiari bidaltzea. Iritsi zaien arren, “zentsuratuta” jaso dute; hots, tapatuta daude izen-abizen eta NAN guztiak. “Egia osorako sarbidea bermatu behar zaio familiari, dokumentazio militarra desklasifikatu behar da, eta, atzerapen gehiagorik gabe, 12/2016 legearen erreforma prozesua abiarazi”, gehitu du.

Enparanen gisara, aurrera begira jarri da Garaialde ere, eta Irungo Udalaren eta familiaren arteko “elkarrizketa eraikitzaileak eta jarrera adiskidetzailea” goraipatu ditu. Are, iragarri du ulermen horri esker bi aldeak lankidetzarako prest daudela Irunen memoria gune bat sortzeko. “Memoriaren puzzleari pieza hori gehitzeak kontakizun osoa egitea esan nahi du”, gaineratu du.

Amets Arzallusek bertso parea egin ditu ondoren. Segidan, San Pedro kaleko oholtzatik, Zabalaren Txokora joan dira han zeudenak. Lore eskaintza egin diote.

Segidan, gaurko aitortza ekitaldiaren hainbat pasarte jasota dauden bideoa eta irudi sorta.

Hondarribia. Josu Zabala Erasuni omenaldia (2026-09-05)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.