Ikusentzunezkoak

"Laga diezaiotela Israelgo armada genozidaren irudia zuritzeari"

Elkarretaratzea egin dute BDZk, Irun Palestinarekin plataformak eta Euskal Herriko OCR kirolariek. OCRko Europako Txapelketan talde israeldarren parte hartzea debekatzeko eskakizuna egin dute.

Herri Bazkarirako tiketak, bihartik aurrera

Bihar, hilak 28, 12:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira aurtengo Herri Bazkarirako tiketak Betti Gottiren webgunearen bitartez.

Ingurumena eta Goikoerrota oinarri hurrengo astean

Ingurumen Astea egingo dute ekainaren 1etik 7ra. Hainbat egitasmo egingo dituzte, horien artean, Goikoerrotari buruzko dokumentalaren estreinaldia.

Irungo 5K lasterketaren hamargarren edizioa aurkeztu dute

Aurtengo edizioa ekainaren 7an izango da, eta goizean zehar adin guztietarako jarduerak antolatuko dituzte Kolon pasealekuan.

OCRko Europako Txapelketan talde israeldarren parte hartzea salatu du BDZk

Kirolari israeldarren parte hartzeaz gain, udalak eta aldundiak Europako Txapelketa babestu izana salatu du herri plataformak.

Irungo EH Bilduk kreditu aldaketarako zuzenketa sorta proposatu du

Etxebizitza, tokiko kultura, ekipamendu publikoak eta auzoen kohesioa suspertzeko 490.000 euroko hobekuntzak proposatu dituzte.

Unai Amiano, B Serieko buruz buruko txapeldun

Larunbatean, profesionaletako lehenengo txapela lortu zuen B Serieko buruz buruko finalean Ander Muruari 22-7 irabazi ostean.

Ohorez, 'Ohorera'

Mailaz igo da Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen taldea, Ohorezko Erregional mailara, eta herriarekin batera ospatu dute. Denboraldia amaitu da, baina ospakizuna orain hasi da.

Ane Gomezek eta Judas Arrietak bereganatu dituzte Hondarribia Sormen Hiria bekak

Bi artista hondarribiarren lanak aukeratu ditu epaimahaiak: Gomezen 'Baratza Bizia' eta Arrietaren 'Otaku baten margoak'.

Euskal dantzak badu bere urteroko hitzordua

Euskal Herriko hainbat txokotako dantzak Hondarribira ekartzeko xedearekin sortu zen Hondarribia Dantzan, Kemen Dantza Taldearen ekimenez. Aurten 20. ekitaldia dute, eta erakutsiko dute euskal dantzak bizirik jarraitzen duela.

Zigarrokinek eragindako kutsadura geldiarazteko, Colillaton

Ostiral honetan, hilak 5, zigarrokinak biltzeko ordubeteko saioa egingo dute Ficoban, horiek eragiten duten ingurumen-inpaktua aztertzeko.

Bizikleta martxa igandean, Bizikletaren Eguna aldarrikatzeko

Balazta elkarteak Gernikako Arbolatik Mendelura martxa bat egingo du, bihar den Nazioarteko Bizikletaren Eguna ospatzeko, beti ere aldarrikapen kutsu batekin.

Real Unioneko beteranoek sasoian jarraitzen dutela erakutsi dute

Donosti Master Cup txapelketan, 55 urtetik gorakoak bigarrenak izan dira bigarren urtez jarraian finalean galdu ostean.

CAFek Israelen dituen proiektuak bertan behera uzteko mobilizatuko dira

BDZk deituta, Jerusalemgo Tren Arina proiektuaren aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean San Juan plazan, 13:00etan.

Txarangora txarangak poteo feminista egingo du

Ostiral honetan, hilak 5, Elkarrizketa Feministak egitasmoaren baitan, Txarangora txarangak Erdialdeko kaleak alaituko ditu, 19:30ean hasita.

Bidasoa Atletiko Taldeko 2026-2027 ikasturterako izen ematea, irekita

Datorren larunbatean, ekainak 6, BAT taldeak 2025-2026ko ikasturte amaierako jaia antolatuko du Plaiaundin.

Lanean Enplegu Azokaren bigarren edizioa, arrakastatsua

Bidasoa Bizirikek antolatutako bigarren enplegu azokan, 51 enpresak 500 lanpostu baino gehiago eskaini dituzte.

hitza

Plazara Plazatik, sortzaileen gunea

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

La Morera fundazioaren argazki erakusketa, Kabigorrin

La Morera Fundazioak Argentinako Cordobako zonalde kalteberetan egiten duen integrazio komunitarioko lana islatuko dute.

Elkar topatzeko festak antolatu dituzte Anakan

Jaiak datorren ostiralean, ekainak 5, hasiko badira ere, gaurtik hasita datozen bi asteburutarako programazioa prestatu dute.

Gehiago