Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
hitza

Plazara Plazatik, sortzaileen gunea

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia,Irun
2026/05/29

Plazara Plazatik Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida sortu du OARSO BIDASOKO HITZA-k. Bi eskualdeetako euskarazko tokiko hedabidearen bi webguneetan ikus, kontsulta eta erabil daiteke gida. Arte eszenikoetan dabiltzanen topagune antzekoa da euskarria. Inguruan diren sortzaileen kopurua, eskaintza eta kalitatea handi-handia baita, eta horiei guztiei ikusgarritasuna emateko bokazioa du egitasmoak.

Hitza-k bere orrietara eta webguneetara ekarri dituen artisten zerrenda izugarri handia da. Zer eta nola egiten duten, non ariko diren, zergatik sortzen duten, zein amets dauzkaten… Horiek denak biltzen saiatzen da. Kultura baita gizartea ulertzeko, batzeko, eta errealitateaz jabetzeko dagoen armarik nabarmenenetakoa. Baina arte eszenikoetan dabiltzanen gune iraunkorrik ez du izan gaur arte hedabideak. Plazara Plazatik da elkargune hori.

Bertan, HITZAkide egin direnek dute txokoa. Jada dozenaka dira euren fitxa egina duten sortzaile eta taldeak. Nola ez, orori zabalik den espazioa da Plazara Plazatik, eta bertan txokoa izan nahi duenak HITZA-rekin harremana besterik ez du egin behar.

Ezagutu, eta harremana egin
Txarangak, elektrotxarangak, ipuin kontalariak, genero guztietako musika taldeak, DJak, txistulariak, dultzaineroak, antzerki konpainiak, bakarrizketa egileak, abesbatzak, dantza talde eta konpainiak, bertsolariak… Denetik aurki daiteke gidan. Baina den-denek bi ezaugarri komun dituzte: bertakoak dira, eta euskarazko eskaintza dute.

Hala, sortzaile bakoitzaren fitxan haien ezaugarriak eta eskaintza era zabalean ikus ahalko dira. Eta are garrantzitsuago dena: haiekin harremana nola egin garbi ikus daiteke. Izan ere, herrietako festa, ekitaldi, jarduera edo ospakizunetan beharrezko eta ezinbesteko dira artista horiek guztiak, eta antolaketa lanak egiten dituztenek erraztasun osoz izango dute euren jarduerak bertako sortzaileekin nola aberastu. Plazara Plazatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.