Bizikleta martxa igandean, Bizikletaren Eguna aldarrikatzeko
Balazta elkarteak Gernikako Arbolatik Mendelura martxa bat egingo du, bihar den Nazioarteko Bizikletaren Eguna ospatzeko, beti ere aldarrikapen kutsu batekin.
Bihar izango da Bizikletaren Nazioarteko Eguna, eta hori bera ospatzeko, aldarrikapen kutsu batekin, igandean bizikleta martxa bat egingo dute Balazta Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkarteko kideek. Aurreko urteetan egin izan duten dinamikari jarraipena emango diote, eta aurten ere, Mendelu auzoa izango dute erdigune.
Balaztak adierazi du martxaren helburua “bizikletak autonomiarako, osasunerako, justizia sozialerako eta mendekotasun energetiko txikiagorako duen zeregina agerian uztea” dela. Gernikako Arbolatik abiatuko dira, 10:30ean, Mendelura bidean. Martxa, Irun eta Hondarribia lotuko lituzkeen bidegorriaren aldarrikapenerako erabiliko dute, urteak daramatzate eta adierazten Mendeluko bidea arriskutsua dela bizikletentzako eta oinezkoentzako.
Adierazi dute haien asmoa Irundik beste zutabe bat egitea zela, baina Irungo Udalak adierazi diela beste hainbat ekitaldi daudela egun berean eta ezingo dela hala egin. “Guztiok itxaroten zaituztegu, bizikleta iraganeko energiarik osasuntsuena eta eraginkorrena delako orainaren eta etorkizunaren mugikortasunerako”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.