Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Betti Gotti elkarteak ekainaren 20an herri bazkaria eta 27an gosari herrikoia antolatzea eskatu du

Herri bazkaria ekainaren 20an antolatzea aldebakarreko erabakia izan dela salatu du elkarteak, eta data adostu gabe egin izanak egun horretan antolatzeko arazoak izan dituzte.

2025eko herri bazkariko irudia.Oier Iriarte Arrondo
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/20

2026ko sanmartzialetarako bi hilabete falta diren honetan, herri bazkariak hautsak harrotu ditu Irunen. Betti Gotti elkarteak 2009. urtean lehen herri bazkaria antolatu zuen Uranzu pilotalekuan, eta ordutik izugarrizko hazkundea besterik ez du izan. Egun, 1.800 irundar biltzen dira Ficoban jai giroan antolatzen duten herri bazkarian. Herritarrik gabe ez dago herri bazkaririk, eta betidanik eguna erabakitzeko irizpidea jendeari begirakoa izan da, haien beharrak kontuan hartuta. Ekainaren 23tik uztailaren 2ra bitarte egongo den larunbatean antolatu ohi izan dute. Aurten, ordea, udalak ez du elkartearekin data adostu, eta alde bakarreko erabakia izan dela salatu du elkarteak.

“Martxoaren 9an, DVk ateratako albistea antolakuntzarekin hitz egin gabe egitea errespetu faltatzat hartu dugu. Ez zaigu bidezkoa iruditu udalak data gurekin adostu duela esatea, hau horrela izan ez denean”. Martxoaren 18an, udalarekin lehen hartu-emanak izan zituzten, eta teknikariekin bildu ondoren, elkarteak udalari proposatu dio herri bazkaria ekainaren 20a egitea, “bere kalejira eta guztiarekin”; eta ekainaren 27an, herri gosaria, Gotti Betti lehiaketa, txaranga eta egun osoko programazio luzearekin. 

Elkarteak ez du erabakiaren gaineko erantzunik jaso, eta data adostu gabe erabaki izanak arazo larriak eragin dizkio elkarteari. “Aurretik hitzartutako datetan katering langileak, musika teknikariak, txarangak, kontzertuetako taldeak eta bestelako langileak lotuta genituen”, adierazi dute. Hori horrela, Betti Gotti derrigortuta dago ekainaren 20an herri bazkaria antolatzea. “Aurten jaietatik kanpo utzi gaituzte”. 

Lehen aipatu bezala, herri bazkaria data horien artean antolatzen dute. Hala ere, bi salbuespen daude ekainaren 29a, San Pedro eguna, eta aurreko eguna, alegia, bezpera. Bi egun horiek Irunen garrantzi handia dute. Hala eta guztiz ere, argi adierazi dute ez dutela gerra batean murgildu nahi. “Kuadrilla egunean murgildu nahi dugu, betiko giro herrikoian eta osasuntsuan. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik hegan itxarongo zaituztegu”. 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.