Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Laga diezaiotela Israelgo armada genozidaren irudia zuritzeari"

Elkarretaratzea egin dute BDZk, Irun Palestinarekin plataformak eta Euskal Herriko OCR kirolariek. OCRko Europako Txapelketan talde israeldarren parte hartzea debekatzeko eskakizuna egin dute.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/05/27

Antolakuntzaren kontrako adierazpenik iritsi ezean, bihar hasiko da OCRko Europako Txapelketa Irunen, normaltasun osoz. Gaur baina, BDZ Euskal Herriak, Euskal Herriko OCRko kirolariek eta Irun Palestinarekin plataformak deituta, elkarretaratze bat egin dute Peña Kalean, aste honetako txapelketan izango den talde israeldarren presentzia salatzeko. 

Gaurko elkarretaratzeaz gain, ostiralean mobilizazioa egingo dute, 19:30ean San Juan plazan.

Igandean arituko dira Israel Youth eta Israel Elite taldeak txapelketan, probako lau txanda ezberdinetan. “Beste behin ere, nazioarteko erakundeek itsuarena egiten dute Israelgo inpunitatearen aurrean, gure selekzioen parte hartze legitimoa etengabe debekatzen jarraitzen duten bitartean”, adierazi du Maialen Etxebarria BDZko kideak. Elkarretaratzea Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duen jarrera permisiboa salatzeko erabili dute ere. Antxeta Irratian Koldo Nausia kazetariak gaur aurreratu duenez, Irungo Udalak Palestinaren aldeko posizioa berretsi du, baina adierazi dute txapelketaren antolakuntza ez dagoela haien esku. Halere, agerian geratu da Irungo Udalak txapelketa antolatzeko eman duen 70.000 euroko diru laguntza zuzena.

Ander Gurreak ordezkatu ditu Euskal Herriko OCRko kirolariak elkarretaratzean. Adierazi du, Donostiako WSLren Basque Country Junior Pro surf txapelketan gertatu zen bezala, Irungo albistea “Palestinako herriaren aurkako genozidio jarraituaren testuinguruan” iristen dela, eta gainera, Global Summud Flotillako kideek Loiuko aireportuan jasandako jazarpenari gehitzen zaiola. “Honek denak argi uzten du euskal erakundeen jarrera zinikoa, kaleetan behin eta berriz adierazi den herriaren aurkakoa”, esan du Gurreak. 

European Obstacle Sports Federation erakundea da Irungo txapelketako antolatzailea. BDZtik, astelehenetik daramate haiei eskaera egiten, kirolari israeldarrak kanpoan utzi ditzaten. Berdin Irungo Udalari, eskaera berdina helaraziz. Baina udalak argi adierazi du haiek ez dutela eskumenik bertan, eta beraz, normaltasun osoz egingo da txapelketa. 

Euskaldunei ukatutakoa

Nabarmendu nahi izan dute israeldarrak inpunitate osoz dabiltzala horrelako txapelketetan, eta aldiz, Euskal Selekzioak ez duela bertan izateko eskubiderik. “Israelgo estatu genozidari erabateko normaltasunez lehiatzen uzten zaion bitartean, euskal kirolariei oraindik ere ukatu egiten zaie beren selekzio propioarekin, Euskal Selekzioarekin, lehiatzeko eskubidea”, esan du Gurreak. Etxebarriak gehitu du haien boikota ez dela pertsona zehatz bati zuzendutakoa, Israelgo erakunde ofizialen edo erakunde konplize baten babespean, laguntzapean, lankidetzan edo finantzaketarekin egiten den edozein ekitaldi edo proiektuei (talde edo lobbyak barne) egiten diete boikota eta, “PACBIk ezarritako jarraibideak segiz. Boikot Israel, Palestina askatu! Euskal Selekzioak, ofizialtasuna orain!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.