Txarangora txarangak poteo feminista egingo du
Ostiral honetan, hilak 5, Elkarrizketa Feministak egitasmoaren baitan, Txarangora txarangak Erdialdeko kaleak alaituko ditu, 19:30ean hasita.
Irungo Emakumeen Etxeak antolatuta, Txarangora Txarangak Erdialdea girotzeko poteo feminista egingo du ostiral honetan, hilak 5. San Juan plazatik irtengo dira 19:30ean, eta emakumez osatutako txarangak musikaz eta festaz beteko dituzte kaleak. Herri kultura ere ikuspuntu inklusibo eta femenista batetik eraiki daitekeen frogagarria dela aldarrikatuko dute Elkarrizketa Feministak egitasmoaren baitan.
“Txarangora txarangak proiektu musikalaren bidez betidanik maskulinizatua izan den arlo batean emakumeek bete dezaketen eginkizuna aldarrikatzen du”. Normalean, topaketak Emakumeen Etxean izaten dira, baina oraingo honetan, Irungo kaleak hartuko dituzte musikariek.

