La Morera fundazioaren argazki erakusketa, Kabigorrin
La Morera Fundazioak Argentinako Cordobako zonalde kalteberetan egiten duen integrazio komunitarioko lana islatuko dute.
La Morera Fundazioak Argentinako Cordoban zonalde kalteberetan egiten duen lana islatzen duen argazki erakusketa egingo dute Kabigorrin. Villa El Tropezon, El Sauce eta La Toma auzoetan pobrezia eta gizarte bazterketa dira nagusi eta egoera hori argazkien bitartez azalduko dute. Pertsonen, komunitatearen eta naturaren bizitza hobetzean jarri dute arreta.
Erakusketak parte hartzea, eskubideak, aniztasuna eta genero ikuspegia ditu ardatz. La Morera Fundazioren 20. urteurrena izango da, eta hura ospatzeko sareak indartuko dute Euskal Herriko Calcuta Ondoan GKEarekin elkarlanean. Erakusketa ekainaren 20ra arte egongo da ikusgai, eta sarrera librea izango da.

