Bidasoa Atletiko Taldeko 2026-2027 ikasturterako izen ematea, irekita
Datorren larunbatean, ekainak 6, BAT taldeak 2025-2026ko ikasturte amaierako jaia antolatuko du Plaiaundin.
2025-2026 ikasturtea amaitzear da, eta Bidasoa Atletiko Taldea azken ospakizuna prestatzen ari da egunotan. Datorren larunbatean, ekainak 6, ikasturte amaierako festa antolatuko dute Plaiaundin. Haur eta familia guztientzat jarduera ugariko jaia egingo dute.
Ikasturteko amaierako festa antolatu bitartean, datorren ikasturteari begira jarri dira, eta dagoeneko 8 urtetik gorako haurrek atletismobat.com webgunean izena eman dezakete. Benjaminek, kimuek eta infantilek ikasturtea irailaren 14an eta 15ean hasiko dute, Irunen eta Hondarribian, hurrenez hurren.
Aurten, 300 neska-mutil izan dira, adinaren eta egoitzaren arabera taldeetan banatuta. Hilabete hauetan zehar atletismoaren diziplina guztiak probatu dituzte; hala nola, abiadura, jauzi, jaurtiketa, hesiak, erdi-fondo eta martxa. Beti ere, monitore profesionalen gainbegiradapean. Beste urte batez, klubak kirolariak eta pertsonak hezteko konpromisoa du.
Hona hemen, 2026-2027 ikasturteko ordutegiak:
Irun (Plaiaundi):
• Astelehena, asteazkena eta ostirala:
– 17:30etik 19:00etara → Benjaminak eta Alebinak.
– 18:00etik 19:30etara → Infantilak.
• Asteartea:
– 17:15etik 18:45etara → Alebinak eta Infantilak.
Hondarribia (Ondartza):
• Asteartea, asteazkena eta osteguna:
– 17:30etik 19:00etara → Benjaminak, Alebinak eta Infantilak.

