
Larunbat arratsaldean, Bidasoa ibaian adin guztietarako proba ugari antolatuko dituzte; eta eguna borobiltzeko, Urmuga kontzertua.

'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Gaur aurkeztu dute XVI. Dies Oiassonis jaialdia eta bihartik igandera bitarte, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat txokotan.

Bi estropadatik bi bandera atera ditu nesken traineruak asteburuan. Mutilek, maila ona erakutsi zuten larunbatean, eta ohorezko txandan izan ziren igandean.

Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Etxara elkartearen ekimenez batu dira Kasino Zaharrean. Bazkaldu ondoren, Gazatik zuzenean iritsitako mezu bat irakurri dute, bertakoen esker ona adieraziz.

Gure Eskuk, Zazpi Baietzek eta Gu Ere Baik deituta, Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidea zubian egingo dute datorren asteartean, 17:00etan hasita.

Astelehenetik ostiralera, Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale-eremuarekin lotzen duen lineak sekulako gorakada izan du.

Urte bat egin du Papillon Zineklubak, urte bat Hondarribiko Polborinean. Bolbora gordelekua zinemaz gozatzeko erreferentziazko puntu batean bilakatu dute, eta era berean, zinema komunitatea handitzen doaz.

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

35 urtetik beherako gazteentzat zuzenduta dago beka, eta urriaren 5era arte proposamenak aurkezteko epea izango dute.

Abotsanitzek, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adierazpen instituzional bateratua kaleratu dute, indarkeria matxista kondenatuz.

Hondarribiko, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

"Aspalditik lantzen ari den udal proiektua" dela adierazi dute alderdiaren sustatzaileek. Egitura sortzen ari dira.

200 metrotan 18 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan ondoren, hilaren 16tik 19ra Rietin (Italia) izango da Europako onenekin batera.

Txinzerreko greba amaituta, 2029ra arteko indarraldia izango duen hitzarmena lortu dutela adierazi dute jeltzaleek.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebuseko gaueko tarifak kendu ditu, eta neurri horrekin bat egitea aztertuko du udalak.

Arkeologo eta ikertzaile irundarraren ibilbidearen aitortza da, eta Oiassorekin lotutako gaiak ikertzera eta zabaltzera bideratuta egongo da.

EAJk adierazi du orain Hondarribiko Udalaren txanda dela, eta 2019. urtean egindako proiektua eguneratu behar dela.