Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Laura Gallego eta Lander Berges. Papillon Zinekluba.

"Zinema elkarrekin ikusteko ohitura erabat galdu dugu"

Urte bat egin du Papillon Zineklubak, urte bat Hondarribiko Polborinean. Bolbora gordelekua zinemaz gozatzeko erreferentziazko puntu batean bilakatu dute, eta era berean, zinema komunitatea handitzen doaz.

Berges eta Gallego, Polborineko pantaila bertikala atzean dutela.Urko Iridoy
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/07/10

Nork esango zion 1638ko Hondarribiko harresietako soldadu bati haien bolbora gordelekua 400 urte ondoren pelikulak ikusteko erabiliko zutela. Polborina da Papillon Zineklubaren areto, eta aurten urte bat bete du. Lander Berges eta Laura Gallego klubeko kideak dira, eta gustu handiz azaldu dute zertan bilakatu den Hondarribiko Polborina.

Urte bat atzera botata, nondik dator Papillon Zinekluba sortzeko ideia?
LANDER BERGES:
Udala izan zen gugana hurbildu zena. Mikel Sagarzazu etorri zitzaidan, galdetuz ea banuen ideiarik Polborinari bizitza emateko. Hona etorri ginen, eta ikusi genuen proiektorea eta pantaila jada bertan zeudela. Orduan, duda gutxi eduki genuen. Jendea erakarri, dibertitu, elkartu eta haien kritikotasuna elikatu, hori dena zinemak uztartzen du, beraz, hortxe sortu zen Papillon. Gutxinaka jendea sartzen hasi zen, eta programa osatzen hasi ginen. 

LAURA GALLEGO: 2025eko udara iritsi arte, gure pelikula maitatuak proiektatu genituen, gure burua aurkezteko xedearekin. Nik uste behar bat bazegoela, horrelako proiektu bat sortzeko beharra.

BERGES: Nik beti amestu izan nuen horrelako espazio bat edukitzearekin, non zinema erdigunean jar genezakeen. Nik, adibidez, beti nahi izan dut leku bat non bakarrik joan eta disfrutatu. Ez bakardadean, hemen jendea elkartzen garelako, baina bai ni bakarrik, nire lagunik edo familiarik gabe. Komunitate bat sortzea izan zen hasierako helburua, leku bat non jendeak askatasuna duen ikusitako pelikulaz libreki iritzia emateko. 

GALLEGO: Beti saiatzen gara gauza berriak probatzen, arraroagoak izan daitezkeen pelikulak proiektatzen, ea jendeak gustuko izango dituen ala ez. Baina beti dugu oreka bat arraroa denaren eta ohikoagoaren artean. Gauza berriak probatu behar ditugu, eta etxean agian gustatu ez zaiguna, hemen, gela ilun batean eta pantaila handiago batean, ezberdina izan daiteke.

Kanpotik proiektua ikusten duen pertsona batek pentsa al dezake hori ez dela bere lekua, zinema mundu oso itxia delako?
GALLEGO: Emanaldi handiak eman ditugunean, Kultur Etxean adibidez, agian jendeak lotsa gehiago dauka proiekzioaren ondoren hitz egiteko, jende asko egoten delako. Baina hemen, Polborinean, 30 pertsona sartzen gara gehienez, eta nik uste beste giro bat sortzen dela. 

BERGES: Nik uste naturala dela jendeak hori pentsatzea, baina guk hasieratik argi genuen hau ez zela hipster-entzako leku bat izan behar, non jendea datorren erakustera zenbat dakien zinemaz, beti besteak gainetik begiratuz. Hemen ez dugu zinemari buruzko klase magistral bat ematen, zinema disfrutatu egin behar da, eta dibertitzeko lekua da. Zinema lengoai berri baten sorrera izan da, eta gustatzen zaigu denon artean lengoai hori ulertzea, bakoitzak bere ekarpenak eginez.

GALLEGO: Ez ditugu planoak, koloreak edota irudiak aztertzen. Pelikularen esanahia edota zuzendariak transmititu nahi izan duena deszifratzen saiatzen gara. Niri, adibidez, asko kostatzen zait esanahia harrapatzea, eta nire denbora behar dut. Ulertu ez izanak ez digu beldurra eragin behar, ez gaitu ez hitz egitera behartu behar.

Gazteen presentzia handitu nahi izan duzue azken urtean. Sare sozialek ematen dituzten bideo azkar eta motz horien arrakastak ba al du eraginik gazteen eta zinemaren arteko harremanean?
BERGES: Bai eta ez. Bideo motz horien eragina hor dago, noski, baina badira gazteak guregana hurbildu direnak, badutenak zinema kultura bat. Nik uste hor arteak akats handi bat egin duela gazteak erakarri nahian. Zinema komertzialena aztertzen badugu, ikusiko dugu film guztiak aurrekoaren kopia bat direla; nola iritsiko da zinema audientzia berrietara, ez badira gauzak ongi egiten?

GALLEGO: Argi dago jendarteari asko kostatzen zaiola bi orduko pelikula bat osorik ikustea, kontzentratuak, hari begira. Zinema ikusteko ohiturak aldatu dira, eta jada ez ditugu pelikulak beste jendearekin ikusten. Streaming plataformek eragin dute pelikulak gure etxean ikustea, bakarrik edo gure bikotearekin. Pelikulan zehar mugikorra ez ikustea, nahi dugunean pelikula ezin gelditzea… kostatzen diren gauzak dira gaur egun. Hor badago presio bat nire ustez zinemara zoazenean, pelikula ikusi behar duzulako, kontzentratu behar zarelako…

BERGES: Nire ustez ohitura horietan ez dago atzera pausorik jada. Ez ditugu etxeko ohitura horiek aldatuko, eta horrek zinemaren industria guztia aldatu du. Zineklub batek gehiago ematen dizu, puntu bat gehiago. Ahalbidetzen dizu filma ikusi ondoren besteekin konpartitzea, beste pertsonekin hitz egitea.

Zinema erdigunean jarriz, sare bat eraiki duzue herrian.
BERGES: Urte honetan konturatu gara zenbat jende dagoen Hondarribian gauza politak egiten. Kolaborazioak eduki ditugu, gurera adituak ekarriz. Adibidez, Judas Arrietak anime bat aurkeztu zigun, eta oso interesgarria da hortaz dakien pertsona bat hitz egiten ikustea. Lorezaintzarekin zerikusia zuen pelikula batera Maitane, erlezain bat, hurbildu zen eta polita zen ikustea zer nolako parekidetasuna zuten pelikulako emakumearen eta bere artean. Emekiko emakumeekin eta Etxara Palestinaren aldeko elkartearekin ere kolaborazioak egin ditugu, adibidez.

GALLEGO: Gure urteurrenean, Bidasoklip egin genuenean, saretze handia izan genuen, jende dezente etorri zen eta gurera. 

Bidasoklip aipatuta, nola sortu zen musika eta irudia Papillonen uztartzeko ideia?
BERGES: Gure nesken ideia izan zen, eta egia esan, hasieratik ez nuen itxaropen handirik proiektuan, uste nuen ez zuela ongi funtzionatuko. Baina azkenean kontrakoa izan zen. Lauraren [Gallego] aitak, Kortaturen Sarri Sarri kantaren bideokliparen beta bertsio original bat zuen gordeta, eta hortik zetorren Bidasoklip egiteko ideia. 

GALLEGO: Oso polita izan zen, eta balio izan zigun jendea ezagutzeko, jendearen talentua ezagutzeko. Telmo Basterretxea eta Txavo, Acto Messie eta Txavo, Telmo Basterretxea eta bere familia, bere familia eta nire aita… harreman asko aurkitu ditugu, eta horrek sare bat sortu du, irudiaren eta musikaren inguruan sortutakoa. 

Polborina leku berezia da Hondarribian. Zer sentitzen duzue hemen sartzerakoan?
GALLEGO: Leku txikia da, baina niri asko gustatzen zait. Leku oso berezia da dudarik gabe. Areto handiagoak probatu ditugu, eta gu behintzat Polborinarekin gelditzen gara. Ni ez nintzen hemen egona inoiz, soilik behin eskolarekin.

Nola antolatzen zarete?
BERGES: Pelikulak zineklubeko kideen artean erabakitzen ditugu, demokratikoki. Zikloka banatzen ditugu, ziklo bakoitzean lau pelikula jarriz. Denboraldi honetan hiru ziklo izan ditugu: familia, hiriak eta lurra. Hurrengo urtera begira, pelikula euskaldun gehiago jarri nahi ditugu, baina zaila da, beti berberak ikusten ditugu eta. Hurrengo zikloa gatazkan dauden eremuei buruzkoa izango da.

Betiko galdera: gomendatuko al zenukete pelikularen bat?
GALLEGO: Do The Right Thing (Spike Lee, 1989).

BERGES: One Cut Of The Dead (Shinchiro Ueda, 2017). Elkarrizketa bukatzeko zineklubeko kideak aipatu nahiko nituzke. Joaquin, Lucia, Cindy, Mikel, Julia eta Nora. Talde ederra dugu. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.