
Aurten ere, Aitzondo Euskara Taldeak hitz gurutzatuen topaketa nagusia antolatuko du Palmera Monteron; aurtengo berritasuna, hiruko finala.

Zaldunbordaren harira udalak jasotako demandari kereila penala jartzea onartu du Hondarribiko Udalak. Abotsanitzek uste du EAJk bere erantzukizun politikoa erakutsi beharko lukeela.

Urriaren 7tik 8ra Zabaltza plazan askotariko gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola bakardade ez hautatua, gazteen osasun mentala, migrazioa eta elikadura osasuntsua.

Eragile antifaxistek elkarretaratzea egingo dute gaur (ostirala) arratsaldean Alberto Anguera plazan, bertatik abiatuko den 'auzo patruilen' mobilizazioari aurre egiteko.

Hondarribiko udaltzain batek hil zuen Babacar Weler astelehenean. Senegaldar komunitateak gertakaria argitzea eskatu du, eta alkateak hura ekiditea bazegoela sentitzen du.

Zerga turistikoak onartu dituzte udalbatzan. Urtarrilaren 1ean jarriko dira martxan, eta garestiena etxebizitza turistikoentzat izango da. Merkeena nekazalturismoentzat.

Funtsezkoa jo du ELA sindikatuak, zerbitzu publikoek gardentasunez jokatzea "herritarren errespetua eta konfiantza izango badute".

Ez da diziplinazko prozedura baten ondorioa. Haren arma ere ikerketapean dago. Euspel sindikatua gertaeraz mintzatu da.

Bi enpresek ia 14 milioi euroko demanda ezarri zioten udalari, proiektuak bertan behera uztearen "kalte ekonomikoengatik". Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu du eta "inkoherentzia larriak" topatu ditu.

Urriko asteazkenetan, 18:30ean, maskulinitatea lantzeko zinema zikloa antolatuko dute; proiekzioekin batera, protagonistekin solasaldiak izango dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Gaur hasiko dituzte Amuteko jaiak, eta igandera luzatuko dira. Programazio luzea eta anitza bete dute, urtero moduan.

Udal tasen igoera kritikatu dute jeltzaleek, argudiatuz aurrekontuko zati bat oraindik ez dela gastatu. Zaldunbordaz eta Lurraldebuseko autobusen aldaketaz ere adierazi dira.

Abenduaren 4ko 21:30eko kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Egun bererako bigarren kontzertua ezarri dute, 18:30ean.

Igande honetan, hilak 4, 10 kilometroko Txingudi Korrika egingo dute Irun, Hondarribia eta Hendaia artean; 09:25etik aurrera mozketak izango dira.

Dantza eta kantua ardatz duten jardunaldiak antolatuko ditu Bidasoa Txingudi Partzuergoak hilaren 5etik 10era bitarte.

Aldundiaren 'Emakumeak mugimenduan' programaren baitan urrian egingo dute. Hondartzan izango diren ordu eta erdiko saioetan emakumeek euren ongizatea landu eta itsasoarekiko harremana indartuko dute.

Urriaren 7tik 30era, 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoak hiriko lau parke bisitatuko ditu asteazkenero eta ostiralero, bi txandatan.

Prozesu orokorreko 20 proposamen eta gazteen 22 proposamen izan dira bozkatuenak; azken bozketa urriaren 2tik 6ra izango da.

Asteburu honetan, Txingudi Errugbiko harrobiko taldeek 2026-2027 denboraldia hasiko dute; igandean, Hondarribian, errugbi eskolen topaketa antolatuko dute.