Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bidasoako osasun publikoa itota, eta langileak etsituta

Osasun Bidasoa herri plataformak salatu du larrialdietan eta pediatrian langileak falta direla, eta urologia eta errehabilitazioa "kolapsatuta" daudela. Ondorioz, "pribatizazioa hedatzen" ari dela ohartarazi dute.

Osasun Bidasoa plataformaren prentsarrekoa.Antxeta Irratia
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia,Irun
2026/10/16

Kolapsatuta eta etsituta. Hala agertu da Osasun Bidasoa herri plataforma Bidasoako osasun publikoaren egoeraz ohartarazteko egin duen prentsaurrekoan. Salatu dute zerbitzuak murrizten ari direla, eta gero eta paziente gehiago bideratzen direla osasun pribatuetako zentroetara. 

Larrialdien zerbitzuaren muturreko egoera salatu du plataformak hasteko, azalduta udan Bidasoko Ospitaleko larrialdiek behar baino langile gutxiagorekin jardun zutela. Bost langile behar izaten dira, baina eguneko txanden %61ean lauekin moldatu behar izan dira; txanden %20 aparteko orduekin bete dira, eta horietatik %62 beste eskualdeetako medikuek egin dituzte. Era berean, kritiko agertu dira hizlariak, “2025ean pediatriako larrialdiak itxi zituztenetik, ez baitago pediatrarik”. 

Pediatrak soilik ez, urologoak ere falta dira. “Egun, Donostiako Ospitaleko urologoek aparteko orduak eginez eskaintzen dituzte kontsultak Bidasoko Ospitalean, baina ez dago bermatuta pazientearen jarraipena profesional berak egingo duenik”. Minaren Unitatea ere geldirik dago, “bertako profesionalak lekualdatu dituztelako”, eta errehabilitazio zerbitzuan kostata dabiltza aurrera, profesional bakarrarekin, beharrezkoak diren hiruen ordez. 

Profesionalen galera lotuta dago, halaber, espezialisten kontsultetarako eta proba diagnostikoetarako itxaron-zerrendekin. Plataformaren hitzetan, ez da itxaron-zerrendei buruzko daturik ematen. “Gehiegizko itxaronaldiak diagnostikoak atzeratzea eragin dezake, eta horrek pazienteen bizitza arriskuan jar dezake”. Gehitu du errehabilitazioan, otorrinolaringologian, traumatologian, kirurgia orokorrean, oftalmologian eta dermatologian 60 egunetik gorako itxaronaldiak daudela.

Larrialdietako eta espezialitateetako zerbitzuak ez ezik, osasun mentaleko arloak ere zailtasunak ari ditu izaten, ez baitaude langileak, eta arreta emateko espazioak “gutxi eta zaharkituak” direlako. “Gainera, ez dago bermatuta ikastetxeekiko koordinazioa, nahiz eta hori ezinbestekoa izan haurrei eta nerabeei eragiten dieten arazoei heltzeko”. 

Osasun publikotik osasun pribatura

Egoera zaila dago Bidasoako osasun publikoarentzat. Ondorioz, “nabarmen ugaritu” da Donostiako Poliklinikara bideratutako paziente kopurua, besteak beste, traumatologiako kontsultak, urologiako, oftalmologiako (kataratak) eta traumatologiako (protesiak) ebakuntzak, eta kolonoskopiak egiteko. “Kasu horietan, ez da bermatzen ebakuntzen ondorengo jarraipena, eta ez zaie eragindako osasun-profesionalei jakinarazten zein paziente bidaltzen diren zentro pribatuetara, ezta zergatik ere”, azaldu dute. 

Espazioen beharra

Osasun Bidasoa plataformaren arabera, ebakuntzak egiteko gelak eraikitzeko obrak “motel” doaz, eta horrek “eragozpenak” sortzen dizkie profesionalei zein pazienteei. “Osakidetzak, ulertezina bada ere, alboan eraikin bat egiteko aukera baztertu zuen, zeinak une honetan egungo arazoak saihestuko lituzkeen”, kexu agertu da. Halaber, gogoratu du Irungo Erdialdeko Anbulatorioak sei urte daramatzala barrakoiekin. Anbulatorio berriak eraikitzeko proiektuak bidean badaude ere, kezka adierazi du plataformak, horientzako data zehatzik ez dagoelako edo oraindik urteak falta direlako. 

“Gogogabetuta”

Egoera horren guztiaren ondorioz, Bidasoako osasun publikoko profesionalak “gogogabetu eta etsitu” daude, langileek plataformari adierazi diotenez. Ondorioz, asko eskualdez lekualdatu behar dira, eta bertan geratzen direnak “gogogabetu” egiten dira, amaierarik ez duela dirudien gurpila etengabe elikaturik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.