Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana, argitara

21 erakundek giza eskubideen babesaren alde egindako lana eta haien jarduerak erakutsiko dituzte igande goizean Urdanibia plazan egingo den azokan.

Goiatz Iza Erkis
Irun
2026/10/16

Irungo Udalak Irun Munduarekin Lankidetzan azoka antolatu du beste urte batez. Igandean izango da, urriaren 18an, Urdanibia plazan, 11:00etatik 13:30eara. Azokan Garapenerako Gobernuz Kanpoko 21 Erakundek parte hartuko dute. Jarduera ezberdinen bitartez, erakundeek garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren, eta giza eskubideen babesaren alde egindako lana ezagutaraziko dituzte. 

Erakundeek beraien proiektuak aurkeztu eta herritarrek informazioa jasotzeko aukera izango da igandekoa. Azokaren helburua elkarkidetza, pentsamendu kritikoa eta konpromisoa sustatzea da, mundu justuago bat eraikitze aldera. “Mota honetako jarduerak funtsezkoak dira nazioarteko lankidetza gure eguneroko bizitzara gerturatzeko, elkarkidetza sustatzeko, eta, batez ere, gogorarazteko Irunen bertan ere mundu berdinzaleago bat eraikitzen lagundu dezakegula”, adierazi du Gorka Álvarez ordezkariak. Era berean, egitasmoak komunitate zaurgarrienen alde egiten duten elkarteak nabarmendu nahi ditu. 

Elkarteen jarduna erakusteaz gain, jarduera dinamikoak ere izango dira. Adibidez, Nikaraguako txokolatea eta produktuak dastatu ahal izango dira, txapak egin eta arropa birziklatu, Kolonbiako Lina Ortega muralgilearen pintura tailerran parte hartu edota proiektuen inguruko proiekzioak ikusi. 

Honako hauek izango dira bertaratuko diren erakundeak: Behar-Bidasoa, DOA, Tadamum, PROYDE-PROEGA, FISC Solidaridad Internacional, ICLI, BLB/ACPP (Asamblea de Cooperación por la Paz), Asociación J.A. Freytter, Derandein, ADECO, Agua de Coco, Emigrados Sin Fronteras, Salvamento Marítimo Humanitario, Haurralde Fundazioa, Asociación para la Cooperación Internacional, Más Mujeres, Ayudemos a un Niño, TAU, Etiopía Utopía Fundazioa, Red de Sostenibilidad y Lucha contra la Pobreza eta Chiapas Enea.

Azokatik kanpo ere, ekintzak

Igandean da zita, baina aurretik eta ondoren beste bi jarduera prestatu dituzte. Alde batetik, gaur, ostirala urriak 16, Los 300, memoria y verdad en Colombia web-seriea proiektatuko dute Palmera Monteron, 17:30ean. Emigrados Sin Fronteras elkarteak egindako bederatzi ataleko dokumentalak agerian uzten ditu Kolonbiako lider sozialek eta giza eskubideen aldeko ekintzaileek jasaten dituzten mehatxuak eta hilketak. 

Eta beste aldetik, datorren asteazkenean, urriak 21, Bidezko Merkataritzako txokolate dastaketa egingo dute Esku Hartze Komunitarioko aretoan, 17:00etan. ADECO elkarteak antolatutako 45 minutuko saioan txokolatearen ezaugarriak eta kakaoaren ekoizpen baldintzak erakutsiko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.