Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bigarren porrota berdezkoentzat

Añorgaren aurka jokatu du asteburuan Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak, eta 3-2 galdu. Ion Arza bigarren entrenatzaileak argi du talde donostiarrak ederki jokatzen duela bere zelai berezian.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/13

Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen lehen taldeak bi derrota jasan ditu jarraian. Ederki hasi zuten denboraldia, baina Oriokoren aurkako partiduaz geroztik, behera doaz. Oraindik partidu asko dituzte aurretik, eta gora joateko aukerak hortxe daude, baina horretarako aste osoko lana findu beharko dute berdezkoek. Añorgaren aurka galdu zuten larunbatean. Partidu zaila zuten aurretik, jakinekoa baita Añorgaren zelaia berezia dela, duen tamaina txikiarengatik, baina batez ere aurreko urtean maila bat gorago zegoelako Donostiako taldea.

Ezin hobe hasi zen Hondarribia, partidua hasi eta berehala lehen gola sartuz. Michel aurrelariak sartu zuen lehenengoa, Ion Arza taldeko bigarren entrenatzaileak HITZAri azaldu dionez azeri moduan jokatuz, atezainari presio indartsua eginez eta azkenean berak bakarrik baloia atean sartuz. “Aurrerago haiek gailendu ziren. Ongi dakite haien zelaian nola jokatu, eta bigarren jokaldi ia guztiak beraientzako ziren. “Haien momentu horretan sartu ziguten haien lehen gola, eta etenaldira banakakoarekin joan ginen”, azaldu du Arzak.

Bigarren zatian baina, berriro Michelek berdezkoak aurreratu zituen. “Arocenak ordura arte ez genuen etenaldia eman zigun jokoan, erdigunean baloiarekin nagusituz. Hegalera mugitu zuen baloia, Ander Plazarekin jolastuz, eta zazpigarren zenbakiak arearen erdira pasa zuen baloia, horrela Michelek atea garbi zuela gola sartuz”, gehitu du bigarren entrenatzaileak. 1-2a markagailuan zegoela, partidua lasaitu egin zen, eta ez zen inor nagusitu. Halere, Hondarribiko atezainak eragindako penalti batek berdindu zuen partidua, Añorgakoek ez baitzuten huts egin 11 metroetatik.

Azkenean, 77. minutuan sartu zuen hirugarren gola Añorgak. “Hirugarrena jasotzerakoan ez genuen jakin nola erantzun, eta ez ginen partidura itzuli. Partidua oso nekaturik amaitu genuen”, esan du Arzak. Laburbilduz, bigarren entrenatzaileak argi du Añorgako taldeak ederki jokatzen duela bere zelaian, eta hori dela haien indargunea. 

Lesakakoak aurrean

Goikoek ez zuten huts egin, eta Beasain B, Oiartzun eta Zarautz taldeek ez dute oraindik porrota ezagutu. Zortzigarren kokatu da orain Hondarribia, bi garaipen, bi porrot eta berdindutako bat edukiz. Asteburu honetan etxean jokatuko du Hondarribiko taldeak, Beti Gazte talde lesakarraren aurka.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.