Ane Unanue, Gipuzkoako EH Bilduren bosgarren hautagaia Kongresurako
2019tik zinegotzia da, eta 2022an Irungo EH Bilduren arduradun politiko izendatu zuten.
Ane Unanue Gutierrez Irungo udal zinegotzia da Gipuzkoako EH Bilduk Espainiako Kongresurako zerrenda osatzeko aurkeztutako bosgarren hautagaia.
Zuzenbide ikasketak gauzatuta, Abokatutzako eta Bioetikako masterrak ikasi zituen. Orain zazpi urte abiatu zuen irundarrak politikan bidea, 2019an zinegotzi izendatu ostean. 2022tik Irungo EH Bilduren arduradun politikoa da. Irungo Udaleko zinegotzi gazteena da.
Gipuzkoako EH Bilduk Kongresurako eta Senaturako aurkeztu dituen bi zerrendetan Oarsobidasoako lau emakume daude. Kongresurako, Oihana Etxebarrieta politikari hondarribiarra da koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburu hautagaia; Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, berriz, hirugarren postuan dago, eta Unanue, bosgarrenean. Senaturako, aldiz, Sonia Jacinto proposatu dute zerrendaburu.

