Udaltzaingoak are gehiago kontrolatuko ditu patinete elektrikoak
Udaltzainek dinamometro eramangarri baten bitartez kalean bertan neurtu ahal izango dute patinetearen abiadura. Beste arauen artean, patineteak errepidetik joan behar dira, kaskoarekin eta argiztapenarekin.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, ostiral honetatik aurrera, hilak 9, Udaltzaingoak dinamometro eramangarri bat izango du eskura kaletik dabiltzan patinete elektrikoen abiadura neurtzeko. Aparatuaren bitartez, udaltzainek kalean bertan neurtu ahal izango dute abiadura, gehienez 25 kilometro orduko dena, eta gaindituz gero, ibilgailua erretiratuko dute. Abiadura soilik ez, patinete elektrikoak eta bizikletak ezin dira espaloitik ibili, eta horri ere arreta berezia jarriko diotela azpimarratu du udalak.
Urriaren 1etatik aurrera indarrean da Zirkulazio Araudi Orokorraren erreforma, zeinak arautzen duen patinete elektrikoa gidatzeko gutxieneko adina 15 urte direla eta kaskoa derrigorrezkoa dela. Era berean, ezinbestekoa da patineteak argiztapena izatea, eta kalea ilun dagoenean, txaleko islatzailea jantzita eramatea.

