Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
AisiaEuskara

Gau Beltza egingo dute Hondarribian

Euskal Herriko ohitura zaharrak herriko kaleak hartuko ditu datorren urriaren 31n. Egun horretan desfilea egingo dute Alde Zaharretik, baina aurreko egunetan askotariko tailerrak izango dira, adibidez, kriseiluak eta kalabazak egiteko.

Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/10/09

Euskal Herriko udazkeneko tradizioetako bat da Gau Beltza. Urriaren 31n egiten da. Sasoiaren aldaketarekin, gauarekin, mitologiarekin eta komunitatearekin du lotura ohitura zaharrak. Herri askotan ospatzen da festa, eta aurten lehen aldiz Hondarribian ere egingo da. 

Udalak azaldu duenez, urte hasieran Gau Beltzaren inguruko hausnarketa egin zuten udalaren Euskara Mahaian. Bileran euskal tradizioekin eta tokiko kultur ondarearekin lotutako ospakizuna egiteko eta sustatzeko beharra sentitu zuten, eta hala jaio da Hondarribiko Gau Beltza. 

Euskara Mahaiak Muliateko Auzo Elkartearekin eta Saindua-Gaztelekuarekin batera ondu du egitaraua. Hiru gunetan banatuko da festa, eta gune bakoitzak egitarau zehatz bat izango du. Alde batetik, Muliate auzoan 16:30eatik aurrera haur eta familiei zuzendutako jarduerak izango dira, hala nola ipuin kontaketa, beldurraren tunela eta mozorro lehiaketa. Beste aldetik, Saindua-Gaztelekuan 18:00etatik aurrera gazteei bideratutako ekintzak egingo dituzte, adibidez, beldurraren etxea eta txokolatada. 

Bukatzeko, Alde Zaharrean 19:30eatik aurrera Gau Beltzaren desfilea egingo dute kaleetatik barrena argiak itzalita. Ekitaldi nagusia Gipuzkoa Plazan izango da, kantuz, dantzaz eta musikaz gidatuta. 

Urriaren 31n bada ere egun handia, aurretik motorrak berotzeko aukera egongo da, urriaren 13tik hasita tailer desberdinak antolatu baitituzte:

  • Emeki Elkartearen lokalean:
    • Urriaren 13an, 10:00etan: kriseiluak egiteko tailerra.
    • Urriaren 14an: 18:00etan: kriseiluak egin eta aurpegiak margotzen ikasteko tailerra. 
  • Muliaten:
    • Urriaren 23an, 17:00etatik aurrera: kriseiluak eta Gau Beltzerako jantziak prestatzeko bi tailer. 
  • Kultur Etxean, 103. gelan:
    • Urriaren 30ean, 17:30ean: Gipuzkoa Plazako ekitaldian erabiliko diren kalabak prestatzeko tailerra. 

Lehen aldiz kalabazek, trapu zaharrek eta suak Hondarribiko kaleak hartuko ditu, baina ez dute nahi bakarra eta azkena izan dadin. “Aurten lehen hazia ereingo dugu, eta datozen urteetan guztion artean zaindu eta errotu beharko dugu”, esan du Gazteria eta Hezkuntza zinegotzi Lupe Queirugak. Horregatik, Euskara Mahaiari, Muliate Auzo Elkarteari eta hezkuntza komunitateari eskerrak emateaz gain, herritarrak animatu ditu datorren urriaren 31an kalera atera eta ospakizunean parte hartzera. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute 26 egunez egiten ari ziren greba

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.