
Jai Nagusietan herriko aitortza gorena nork jaso proposa dezakete hondarribiarrek hilaren 20tik 27ra.

Emazabel anaiek urteak eman zituzten itsasoan, baina orain lehorretik begiratzen dituzte barkuak. Haien garaietan eta orain barkuak nola aldatu diren azaldu dute.

Wikiemakumeok proiektua 2015ean sortu zen, emakumeen biografiak areagotzea helburu, gaur egun denen %30a baino gutxiago baitira. Emekik sustatuko du egitasmoa Hondarribian.

Sarien zenbatekoa nabarmen handitu du Hondarribiko Udalak. Lanak emateko epea irailaren 15era arte da zabalik.

Igor Enparan alkateak agintaldiaren errepasoa egin du. Udal gobernua "hitzetatik ekintzetara" pasa dela nabarmendu du.

Tximist Fundazioak Tximist Cup txapelketaren hamargarren urteurrena ospatuko du aurten. Hondarribian 14 eta 17 urtez azpiko taldeen partidak jokatuko dira, hilaren 12tik 14ra.

Herriko ikasleek erakusketa ibiltariari ekarpena egin diote. Uztailean iritsiko da Hondarribira egitasmoaren itsasoko zatia.

Jaizkibel konpainiaren urteroko berdintasunaren aldeko aitortza ekitaldia 19:00etan izango da, Itsas Etxean.

Guztion Alardearen ekimenez, Hondarribiko Udalak lehenengoz emakumeek Alardean parte hartzearen aldeko eskaera bat onartu du. Abotsanitzek eta EH Bilduk mozioaren alde egin zuten; EAJk eta PSE-EEk ez zuten bozketan parte hartu.

Espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea dira obren helburuak. Hamar egunean amaitzea aurreikusi dute.

Euskotren eta Eusko Label ligetako larunbateko lehiak Oarso Bidasotik hurbil jokatuko dira, Donostian.

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.

Hondarribiko, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

Hirugarren urtez segidan Lurraldebusek E30 linea aktibatuko du udan, ekainaren 1etik aurrera zehazki.

UEMAren kanpainak beste herrialdeetatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusaraztea du helburu.

Beste urte batez egingo dituzte kontzertu pedagogikoak Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako irakasleek eta ikasleek, herriko ikastetxeetako haurrei zuzenduak.

Apirilaren 24tik maiatzaren 4ra arte izango dute interesdunek izena emateko epea zabalik. Zozketa bidez aukeratuko dira hiru postuak.

Apirilak 30era arte izango dute epea irekita izena eman nahi duten tabernek. Soilik Erdi Aroan erabiltzen ziren osagaiak erabili ahalko dituzte.

Jeltzaleen ustez Maddalen Arte Guneak ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen, eta beste aukera batzuk azter daitezela nahi du.