365 emakumek Alardean parte hartzeko eskaera ofiziala aurkeztuko dute

Guztion Alardearen ekimenez, apirileko udalbatzan egingo dute eskaera. Era berean, mezua konpainiei helaraztea eskatu diote udalari.

Hondarribiko Alardea 2017. Hondarribiko Jaiak Hondarribiarrak kalera atera dira jaietako egun nagusia ospatzeko

“Guk ez dugu Alardea aldatu nahi; guk Alardean egon nahi dugu”. Premisa argi dute, eta hori bera da eskaeraren oinarria. 365 emakumek Alardean parte hartzeko eskaera ofizial bat aurkeztuko dute ostegunean, Hondarribiko Udaleko apirileko udalbatzan. Mozio moduan egingo dute eskaera, udalbatzan “eztabaidatu eta onar” dadin.

“Hondarribiko emakumeak gara, eta txikitatik bizi izan dugu irailaren 8a”, diote eskatzaileek, eta argi dute Hondarribiko Alardea “haien bizitzaren parte” dela, eta era berean, konpainiak “haienak ere badirela”. Alardean desfilatu nahi dute, haien senideek eta arbasoek egin izan duten moduan. “Ez dugu ezer berria eskatzen. Ez dugu inoren aurka ezer eskatzen; besterik gabe, Alardean soldadu gisa desfilatu nahi dugu. Eta gaur ez dugu ezer berria eskatzen. Ez dugu inoren aurka ezer eskatzen; besterik gabe, Alardean soldadu gisa desfilatu nahi dugu”.

“Jaiak elkarrekin bizi ditzagun” egitasmoaren baitan hartutako erabakia da eskaerarena. Iazko uztailean hasi zen Guztion Alardea alardeko konpainia ezberdinetan parte hartu nahi dituzten emakumeen sinadurak batzen. Hori ez ezik, hainbat ekitaldi egin dituzte, Kasino Zaharrean murala margotu zenekoa, besteak beste, eta Elkarrekin bideo sorta kaleratu dute, herriko hainbat emakumeren testigantzekin. Aurreko astean kaleratu zuten azken atala.

Konpainiei ere

Udalbatzan egingo dute eskaera, eta Hondarribiko herritarrei deialdia zabaldu nahi izan diete, bertaratzeko, haiekin batera babesa erakusteko. Udaletxean egindako eskaera, da, baina gaur egun HAOSEk antolatzen du Hondarribiko Alardea. Horregatik, udaletxeak eskaera konpainia ezberdinei zabaltzea nahi dute.

2022. urtean Guztion Alardeak 64 emakumeren eskaera aurkeztu zuen, alardean parte hartzeko eskaera. 2023. urtean, aldiz,  1.981 sinadura lortu zituen, emakumeak alardean parte hartzearen aldekoak. Oraingoan, soilik emakumeen sinadurak bildu dituzte, alardeko zein konpainian parte hartu nahi duten zehaztuz. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.