Ikasleak musikara hurbilduz

Beste urte batez egingo dituzte kontzertu pedagogikoak Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako irakasleek eta ikasleek, herriko ikastetxeetako haurrei zuzenduak.

Musika gela Hondarribia Musika eskolako ikasleak, kontzertu pedagogiko batean

Urtero moduan, kontzertu pedagogikoak egingo dituzte Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta irakasleek. Hondarribiko eskoletako ikasleei zuzendutako kontzertuak dira, instrumentuekin harreman zuzena izan dezaten. Zehazki, Musika Eskolak adierazi duenez, 900 ikasle izango dira kontzertuetan.

Lau eguneko programazioa da antolatutakoa. Astelehenean, hilaren 27, egingo dute lehenengo kontzertua. Musika egingo dugu biolontxeloarekin eta pianoarekin eskainiko dute, Amaia Garia eta Esther Barandiarank musikariek. Hurrengo egunean, 28an, ikasleen txanda izango da. Musika eta Dantza Eskolako ikasleak igoko dira oholtzara, ikasitakoa erakustera.

Asteazkenean, Musika eta Dantza Eskolako Bandak jasoko ditu fokuak. Ainara Galarzaren eta Beñat Etxaberen eskutik bideratuko dute kontzertua. Azkenik, 29an Combo taldeak interpretatuko ditu prestatutako abestiak. 

Musikak ez ezik, dantzak ere bere lekua izango du. Apirilaren 29an Nazioarteko Dantza Eguna da, eta horren harira, arratsaldeko 17:00etan euskal dantza ikuskizun bat eskainiko dute, Kultur Etxeko areto nagusian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.