Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Espazio publikoa irisgarriago egiteko, lanak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan

Espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea dira obren helburuak. Hamar egunean amaitzea aurreikusi dute.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2026/04/24

Hondarribiko Udalak San Pedro kalean eta Beleztarren Markes kalean “espazio publikoa irisgarriagoa” egiteko lanak hasi ditu. Azaldu dutenez, lanak udalerriko terrazen ordenantzaren garapenaren barruan kokatzen dira, eta bi helburu nagusi ditu: espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea, hurrenez hurren.

Hori horrela, Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak azaldu du neurri hori herritarren parte hartze prozesuan jasotako ekarpen baten emaitza ere badela: “Terrazen ordenantza egiteko prozesuan alegazio bat jaso genuen, eta ontzat jo genuen, irtenbide erabilgarri eta orekatua delakoan”.

Azaldu dutenez, lanen bidez oinezkoentzako ibilbide irisgarri berriak egokituko dituzte lurzoruan baldosa podotaktilak jarriz. “Elementu horiek funtsezkoak dira ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat; izan ere, norabidea antzematen eta oztopoak aurrez identifikatzen laguntzen dute, kalean modu autonomo eta seguruan mugitu ahal izateko”, gehitu dute.

Urtizberea: “Indarrean dagoen espazio publikoen irisgarritasun baldintzei buruzko araudiak ezartzen du oinezkoentzako ibilbideak jarraituak, seguruak eta irisgarriak izan behar dutela, bereziki ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat. Horregatik, fatxadaren ondoko espazioa libre mantendu behar da –gutxienez bi metro–, eraikinen lerroa erreferentzia eta orientazio elementu nagusietako bat baita pertsona horientzat”.

Alabaina, zinegotziak azpimarratu du araudiak aukera ematen duela terrazak fatxadetara gehiago hurbiltzeko, baldin eta oinezkoentzako ordezko ibilbide irisgarri bat modu argi, seguru. eta egokian bermatzen bada. Horregatik, Hondarribiko Udalak lanketa teknikoa egin du, eta ondorioztatu irisgarritasuna bermatuko duen luzetarako gidak egingarriak direla San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan. “Obra honi esker, alde batetik, oinezkoentzako ibilbide irisgarria bermatuko da, eta bestetik, San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetako ostalaritza establezimenduek terrazak fatxadetara gehiago gerturatzeko aukera izango dute”, amaitu du zinegotziak.

Obrak martxan dira dagoeneko, eta hamar eguneko epean amaitzea aurreikusi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.