Asteburuko zortzi estropadak, Gipuzkoatik kanpo
Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.
Senior Mailako ligetako zortzi estropada izango dira asteburuan. Liga horietako gehienetan Gipuzkoako ordezkariak asko diren arren, ez larunbatean ezta igandearen ere herrialdeko itsaso zatian ez da traineru lehiarik izango. Denak Bizkaia eta Galizia artean dira. Eremua edozein izanda ere, puntuak pilatzen jarraitu nahi dute Oarsoaldeko eta Hondarribiko traineruek.
Honakoak dira, ligen araberako zerrendatzearekin, asteburuko estropadak:
KAE2 Liga (ez da Oarsoaldeko eta Hondarribiko trainerurik)
- Hilak 18, larunbata. 17:00etatik, Erandioko Ikurrina.
- Hilak 19, igandea. 13:00etatik, Portugaleteko bandera.
KAE1 Liga (San Pedro, Hondarribia B eta Hibaika daude bertan).
- Hilak 18, larunbata. 17:45etik, Erandioko Ikurrina.
ETE Liga (Hondarribia dago bertan)
- Hilak 19, igandea. 12:00etatik, Portugaleteko bandera.
Eusko Label Liga (Hondarribia eta San Juan daude bertan).
- Hilak 18, larunbata. 18:15etik, Chapelako bandera.
- Hilak 19, igandea. 12:20etik, Bueuko bandera.
Euskotren Liga (San Juan eta Hibaika daude bertan)
- Hilak 18, larunbata. 17:25etik, Chapelako bandera.
- Hilak 19, igandea. 11:25etik, Bueuko bandera.

