Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Salva eta Marcos Emazabel - Arrantzale ohiak

"Lehen guk hegalaburra harrapatzen genuen eta orain hegaluzetan aritzen dira"

Emazabel anaiek urteak eman zituzten itsasoan, baina orain lehorretik begiratzen dituzte barkuak. Haien garaietan eta orain barkuak nola aldatu diren azaldu dute.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/07/17

Uda hurbiltzen denean, gutxika hegaluzearen izena geroz eta gehiago entzuten da kostaldeko herrietan. Batzuk, hura jateko gogoa dutelako; besteek, haren inguruan lan egin behar dutelako, eta noski, badira ere hori bera harrapatzeko uda osoa lanean ematen dutenak. Hondarribiko izaeraren zati garrantzitsu bilakatu da hegaluzea azken hamarkadetan. Hondarribiar ia orok badu senide edo lagun bat hegaluzearen arrantzan uda itsasoan ematen duena, etxetik kanpo, egunak eta egunak itsasoaren menpe bizi dena. Baina etxera itzultzean, hegaluzeak plateretan bukatzen du, denek gozatzeko xedearekin.

Animalia migratzailea da hegaluzea. Neguan Kanarietatik eta Azoreetatik ibiltzen da, metro askotara urperatuta, ur azaleko tenperatura hotzak ekiditeko eta janaria bilatzeko asmoarekin. Urtea aurrera joan ahala, gutxika Europa aldera hurbiltzen da, eta udan, Kantauri itsasoan sartzen da, Irlanda hegoalderaino iritsiz. Udaran, aldiz, gora egiten du eta ur azalean ibiltzen da. Horretxegatik, gaur egun ere, betta biziarekin arrantzatzen dute Hondarribiko baxurako itsasontziek, aspaldian egiten zen moduan, banaka-banaka, kanabera eskuan dutela. AZTI Itsas eta Elikagai eta Ikerketa Zentroak lortu zuen jakitea zehaztasunez zer nolako migrazioa egiten duen hegaluzeak, bertako ikerlari Iñigo Onandiak arrain bati jarritako miaketa gailu txiki bati esker. Bilbon jarri zion aparatua, eta handik bi urtetara itsasontzi frantses batek harrapatu zuen animalia bera Irlanda aldean.

‘Txingudi’ itsasontziko arrantzaleak hegaluzea deskargatzen, Hondarribiko Kai Berrian. Argazkia: Aines Agirre Bereau

Sanmartzialak baino lehen itsasoratzen dira baxurako ontzi handiak hegaluzearen bila. Aurten, adibidez, hegaluzea xaxian harrapatzen dituzten ontzi txikiagoek lehenago antzeman zuten arraina, eta beraz, itsasontzi handiek haien denboraldia aurreratu behar izan zuten. Ekainaren 11aren inguruan atera ziren Hondarribiko Kai Berritik, betta bila. Antxoa erabiltzen dute karnata moduan, eta horrenbestez, barkua atondu ondoren, lehenengo lana hori bera izaten da, antxoa arrantzatzea, ondoren amuan jartzeko. Aurten, martxa onean dabiltzala dirudi. Lehenengo asteetan Hondarribiko ontziek 500.000 kilo hegaluze baino gehiago harrapatu dituzte. Oraingoz, urruti daude, Galizia iparraldean, etxetik 12 ordutara. Apurka hegaluzea gure lurretara hurbiltzen joango da, eta beraz, bidaiak motzagoak izan daitezke.

Itsasoan igaro dute haien bizitzaren zati handiena Salva eta Marcos Emazabel anaiek. 15 urterekin hasi ziren, eta orain jada, jubilatuak daude. Txantxangorri tabernan izan da Hitza haiekin, hegaluzeari buruz hitz egiteko. Azaldu dute, lehen, Hondarribiko barkuek ez zutela hegaluzea nagusiki arrantzatzen, hegalaburra edo zimarroia ziren haien xede nagusiak: «Beste portutan, Getarian, Orion eta Bermeon, hegaluzetan ibiltzen ziren gehienbat, baina hemen Hondarribian zimarroiarekin aritzen ginen», azaldu du Marcos Emazabelek. 2008. urtean gutxi gorabehera hegalaburraren arrantza ia debekatu egin zen, eta kuotak asko jaitsi ziren. «Beda mundiala jarri zuten, espezie moduan arriskuan zegoelako. Interes handia zegoen, adibidez, japoniarren aldetik, eta asko harrapatzen zen, prezio oso onean saltzen zelako. Baina debekua jarri zuten, eta orain ontzi bakoitzak kilo gutxi batzuk ditu soilik harrapatzeko». Harrezkeroztik, udako protagonista hegaluzea da.

Emazabel anaiak hasi ziren garaietako arrantzatze teknika berbera mantentzen da egun, banakakoa, tradizionala eta betta bizikoa. Baina barkuak zeharo aldatu dira. «Lehen 14 lagun joaten ginen barkuan, eta orain ere 14 izaten dira. Gure barkuak txikiagoak ziren, eta lagun kopuru berbera ginen, beraz, imajinatu. Tresnak ere aldatu dira. Lehen kanaberak baserritatik atetzen genituen, baina orain fibrarekin eginak dira», azaldu du Salvak. Lehen 20 metroko barkuak izan ohi ziren, eta orain 33 metro ingurukoak dira.

Biltegi handiagoak, arrain gehiago

Tresnak aldatu diren moduan, ontziek biltegiratzeko duten kapazitatea ere aldatu da. «Lehen 15.000 edota 20.000 kilo arrain sartzen ziren gure barkutan. Orain, biberotan ere, betta bukatzerakoan, arraina sartzen dute, eta ur hotzarekin mantentzen dute bertan. Gaur egun 60.000 edota 80.000 kilo ekar ditzake ontzi batek portura», adierazi du Marcosek. Duela hamarkada batzuk 20.000 kilorekin portura iristen zen barkuak arrantza ezin hobea egiten zuen, eta orain, zenbaki txikiak dira horiek. «Teknologiak aurrera egin du, eta orain asko harrapatzen da sonarrarekin adibidez. Lehen hiru-lau lagun jartzen ziren brankan, aurrera begira, txoriak begiratzen, edo arraina bilatzen. Txoriek asko laguntzen zuten jakiteko nondik zebilen arraina», azaldu du Salvak. Orain kilometro bateko azalerara iristen da sonarra, eta Emazabel anaiak gazte ziren garaietan 190 metroko zabalkundea zuten.

Bakoitzak bere funtzioa du hegaluzea antzematen denean. Badira kanabera hartzen dutenak, antxoa uretara botatzen dutenak, amuak betetzen dituztenak edota krokarekin arraina ontzira igotzen dutenak. «Bakoitzak badaki zer egin behar duen, eta horrek ondo markatuta egon behar du», esan du Marcosek. Itsasoari begira ez ezik, gero lan gogorra izaten dute arrantzaleek beheko hozkailuak antolatzen. Gaur egun, zinta baten bidez automatikoki iristen da hegaluzea kanaberatik hozkailura, matxapetarekin akatu ondoren. 

‘Txingudi’ itsasontziko arrantzaleak hegaluzea deskargatzen, Hondarribiko Kai Berrian. Argazkia: Aines Agirre Bereau

Hegaluzeak badu kuota bat, urtean harrapa daitekeena ezartzen du. Aurten, Espainiako Gobernuari emandako kuota 28 milioi kilokoa da. Kuota amaitu arte aritu daitezke arrantzaleak arrantzan. Azken urteetan luzatu egin zaie denboraldia, eta urrira arte izan dira lanean. Gogorarazi behar da geroz eta ontzi gutxiago daudela lanean, eta beraz, kuota betetzea geroz eta zailagoa dela. «Gu hasi ginenean hemen ia 120 barku ginen, Hondarribian. Orain hamabost gelditzen dira. Etorkizuna zaila da, baina arraina beti egongo da hor», kontatu du Marcosek.

40.000 litroko gasolina deposituak izan ditzake gaur egungo ontzi batek, eta lehen 15.000 edota 20.000 litrokoak ziren. Horrek esan nahi du egun gehiagoz izan daitezkeela orain itsasoan, eta urrutiago iritsi. «Guk lehen normalki hemen inguruan arrantzatzen genuen, eta orain oso urrutira joaten dira. Guk, gainera, normalki etxean deskargatzen genuen. Orain, Galizian egonda, Hondarribira itzultzea ez da eraginkorra. Gasolina asko gastatuko lukete, eta ia 30 orduko bidaia egin. Hango portuetan deskargatzen dute, eta harrapatutakoa hona kamioiekin bidaltzeko aukera badute. Getariarrek adibidez, asko egiten dute hori», azaldu du Marcosek. 

Hegaluzeak portua jotzen duenean beste bidaia bat hasten du. Deskargak egiten dira, eta arraina benta barruan antolatu eta pisatu. Kofradiak ikuskatzen du, egin beharreko kontrolak egiteko, eta ondoren enkantera pasatzen da. Bertan, arraina salduko duten dendek eta hornitzaileek haien txokoa dute, eta arrainari prezioa jartzen diote. Kofradian jaso behar dira salmenta guztiak, enkantearen bidez edo lehen salmentaren bidez. Arrandegiak, supermerkatuak edota ostalaritzako hornitzaileak bertan izaten dira, hegaluzea etxeetako edota jatetxeetako plateretan disfrutatzeko.

Erlazionatutako edukia“Gauza asko jartzen badizkiogu zaporea eta estruktura galduko du hegaluzeak”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.