2026/8

90 urte, faxistek Irun hartu zutenetik

1936ko abuztuaren 9an faxistek Irun hartu zuten; Irungo suntsiketaren benetako kontakizunaren txostena aurkeztuko dute irailaren 2an.

Etxeko bandera beti da gozoagoa

Denboraldiko seigarren banderra lortu dute neskek, hau, etxean. Bigarren luzean 10 segundoko abantaila atera zioten Zarautzi, Euskotren ligako play off-etako postua gutxinaka bermatuz.

Ia ia egun amestua izan dute hondarribiarrek

Bigarrena izan da Ama Guadalupekoa gaur Hondarribian izan den estropadan. Lehia bizia izan du Oriorekin, baina azkenean haiek irabazi dute

Euskal Jiran murgildu dira irundarrak

Gurdien desfilea egin dute gaur, eta milaka pertsona elkartu dira Irunen izaera euskalduna aldarrikatzeko.

ALARDEA

Alardeko konpainien koloreekin desfilatu ahalko dute Jaizkibelgo kideek

1996ko gertakarien 30. urteurrenaren hartutako erabakia da Jaizkibel konpainiak iragarritakoa, 'Herriaren Alardea da' lelopean.

Huecco, Jimena Amarillo, Biznaga eta beste sei talde ariko dira aurtengo Irun Zuzenean jaialdian

Urriko larunbatetan musika izango da protagonista nagusia; kontzertuak CBAn eta San Juan plazan izango dira, sarrerak dagoeneko salgai daude.

Garagardo artisauen azoka, eskaintza anitzarekin

Aurten Gernikako Arbolan egingo dute garagardo azoka, bihar, eta janarekin eta edanarekin batera, hainbat gauza antolatu dituzte.

Lau bandera, lau lehia ezberdin

Asteburuan lau estropada izango dira Hondarribian. Larunbatean, KAE1 eta ETE ligak, eta igandean Euskotren eta Euskolabel.

Ioseba Amunarriz, Kofradia edo Izugarria Konpartsa, batek jasoko du Urrezko Intsignia

Irailaren 7an ematen den Urrezko Intsignia nork jasoko duen jakiteko momentua geroz eta gertuago dago. Herritarren proposamenak jaso ondoren, hiru izenen artean dago aukeraketa.

Gimnasia aparatuak jarri dituzte Biteri kalean eta Kasino Zaharran

Pertsona helduen mugikortasuna sustatzeko eta ohitura osasuntsuak hedatzeko xedearekin, aurrekontu parte hartzaileetatik ateratako proposamena da gauzatutakoa.

Manu Goiogana irundarrak eraman du Metaberso-ren lehen txapela

Metaberso, Gaintxurizketako Bertso Txapelketaren lehen ekitaldia egin zuten ostiralean, arrakasta handiz. Izandako harrera ikusita, auzotarrak bigarrenari begira jarri dira jada.

Irailaren 30a, 'Erosi eta ikasi' programan izena emateko azken eguna

Irungo saltokietan eskola materiala erosteko laguntzak jasoko dituzte hiriko familiek. 200.000 euroko diru partida bat du udalak honetarako, eta baldintzak aurreko urteetako berberak dira.

Cristina Laborda alkatearen "inkoherentzia" salatu du EAJk

"Akordio historikotzat" jotako inbertsioak orain "liuskar arrazoi bihurtzea" leporatu diote jeltzaleek Labordari. Estrategikoak diren proiektuak ez blokeatzeko eskatu diote.

Zenbait gune publiko garbitu eta hobetzeko eskaerak egin ditu EAJk

Arratoi hilketa lanak egitea, edukiontzi gehiago jartzea edo garbiketa lanak egitea eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari.

Maisurako Hautagai Titulua irabazi du Ibon Muñoz bidasoarrak

Xake Bidasoa klubeko kideak lehen saria ekarri du Galiziatik. Nazioarteko titulu bat lortu duen klubeko lehen kidea izan da. 

Jaizubiko jendeak badaki ongi pasatzen

Jaizubiko jaiak hastear daude. Urteroko hitzordu handia da auzotarrentzat, eta hurbiltzen diren beste herritarrentzat. Musika, jokoak, bertsoak, bazkaria, suak... denetarik izango dute.

Bakailua izango da protagonista larunbatean

Hondarribiko Bakailu Pil-Pilean Txapelketa egingo dute larunbatean, Damarri plazan, Zumardikoak elkartearen eskutik. Izen ematea oraindik irekia dago.

Ama Xantalen eguna ospatzeko, ermita zabalik

Xantalen eguna datorren asteartean, hilak 18, bada ere, Alde Zaharra - San Juan auzo elkarteak larunbatean ospatuko du hainbat jardueren bidez.

Aldarrikapenez betetako parranda

Asteburu honetan, Moskuko Jaiak antolatuko dituzte modu autogestionatuan; publiko guztiarentzako jarduerak prestatu dituzte ostegunetik igandera.

Eklipsea ikusteko eremuen trafikoa kontrolatuko dute asteazkenean

Udaltzaingoak Higer itsasargiaren ingurua kontrolatuko du, eta Ertzaintzak Jaizkibelgoa. Eremuak autoz betetzerakoan, ezingo da pasa.

Gehiago