Maisurako Hautagai Titulua irabazi du Ibon Muñoz bidasoarrak
Xake Bidasoa klubeko kideak lehen saria ekarri du Galiziatik. Nazioarteko titulu bat lortu duen klubeko lehen kidea izan da.
Ibon Muñoz, Galizian. Albiste onak heldu dira asteburu honetan Galiziatik, Pontevedran jokatutako XIV. Nazioarteko Xake Txapelketako lehen saria Bidasora ekarri baitute. Izan ere, Xake Bidasoa taldeko Ibon Muñoz onena izan da lehia honetan, Maisurako Hautagai Titulua eskuratu du. Nazioarteko titulu bat lortu duen klubeko lehen kidea izan da.
Denboraldi fina izan du Muñozek, eta uda honetan ez du geldialdirik egin nahi iza. Open Internacional Valencia Cune txapelketan aritu da besteak beste, emaitza oso onak lortuz.

