Cristina Laborda alkatearen "inkoherentzia" salatu du EAJk
"Akordio historikotzat" jotako inbertsioak orain "liuskar arrazoi bihurtzea" leporatu diote jeltzaleek Labordari. Estrategikoak diren proiektuak ez blokeatzeko eskatu diote.
Irungo EAJ taldeak Cristina Laborda alkatearen “inkoherentzia” salatu berri du. Ohar batean adierazi dutenez, alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiak Irungo eta eskualdeko zenbait bide azpiegitura eraldatu eta hobetzeko egiten ari den inbertsiori dagokionez, “diskurtso aldaketa” izan du haien ustez. Duela urtebete inguru alkateak publikoko aldundiarekin lortutako akordio hori “pozik” jaso zuela gogorarazi dute jeltzaleek, “akordio historikotzat” jo zuela. Baina, gaur egungo diskurtsoa “erabat desberdina” dela dio taldeak. Herritarrek azalpenak merezi dituztela diote: “nola liteke duela hilabete gutxi akordio historiko bat zena orain aldundiarekin aurrez aurre jartzeko arrazoi bihurtzea?”, adierazi dute.
Aldundiak hiriarentzat “oso handia den inbertsio apustu” bat egin duela gaineratu du taldeak, Hegoaldeko Erronda, Azken Portuko biribilgune berria, Plaiaundi eta Zubimuxuko jarduketak eta bidasoan aurreikusitako gainerako esku hartzeak bukatzeko. Inbertsioak publikoki ospatzea eta ondoren finantzatzen eta gauzatzen dituen erakundeari “erasotzea, politikoki kontakizuna aldatu nahi denean”, ez dela koherentea diote jeltzaleek.
“Kezkagarria da hauteskunde aurreko urduritasun gero eta handiagoak alkatea beste erakunde batzuekiko konfrontazi estrategia iraunkor batean kokatzera eraman izana, Irungo interesen defendatzaile bakar gisa aurkeztu nahian. Euzko Alderdi Jeltzaleak argi du non egongo den: konprometitutako inbertsioak Irunera iristea defendatzen du, proiektuek aurrera egin dezaten eskatzen du eta Udalak eta Aldundiak leialtasunez eta erantzukizunez lagun dezaten lan egiten du”. Estrategikoak diren proiektuak ez blokeatzeko eskatu diote udal gobernuari, eta Irunek “irtenbideak, inbertsioak eta akordioak” behar dituela.” Zarata gutxiago eta konfrontazio gutxiago” eskatu diote Labordari azkenik.

