Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Huecco, Jimena Amarillo, Biznaga eta beste sei talde ariko dira aurtengo Irun Zuzenean jaialdian

Urriko larunbatetan musika izango da protagonista nagusia; kontzertuak CBAn eta San Juan plazan izango dira, sarrerak dagoeneko salgai daude.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/08/07

Bederatzi edizio pasa dira Irun Zuzenean musika jaialdia lehen aldiz egin zutenetik. Urteotan, maila handiko eta ibilbide luzeko musika talde ugari pasa dira CBAko Irun Zuzenean aretotik. Gaur, hilak 7, aurtengo edizioa aurkeztu dute, eta bederatzi kontzertuen xehetasun guztiak eman dituzte. Urriko larunbatetan honako talde hauek izango dira hirian: Huecco, Jimena Amarillo, Biznaga, Pipiola, Carlos Sadness, La Paloma, La Habitacion Roja, Garazi Esnaola eta Amaia Miranda. Dagoeneko salgai daude kontzertuerako sarrerak udal webgunean.

Beste urte batez, ibilbide luzea duten artistak eta hasi berriak direnak elkartuko ditu jaialdiak. Kontzertuak CBAko Irun Zuzenean aretoan izango dira, hori baita jaialdiaren egoitza nagusia. Kontzertuen kopuruari dagokionez, aurten handitu egin dutela azaldu du Nuria Alzaga Kultura ordezkariak gaur goizeko aurkezpenean. “Iaz formatua aldatu genuen, eta, horri esker, Irun Zuzenean Zikloa etapa berri batean sartu egin da, CBAko sala polibalenteak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu ahal izateko”, gehitu du.

Urrian, larunbatero kontzertuak izango dira, 21:00etan hasita. Eszenatokira igotzen lehena Huecco izango da. Urriaren 3an, doako kontzertua eskainiko du San Juan plaza. Ivan Sevillanok plaza hankaz gora jarriko du rock-a, rumba, reggae-a, ska, erritmo latinoak eta musika mestizoa nahastuz. Urriaren 10ean, gazteen txanda helduko da. GazteARTEan programaren eskutik, Biznagak eta Jimena Amarillok CBAko aretoa jendez beteko dute. Punk rocka, indie, musika elektronikoa eta pop garaikidea entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Urriko hirugarren larunbatean, hilak 17, beste bi kontzertu izango dira CBAn: Pipiolas eta Carlos Sadness. Lehenengo bikoteak musika independientearen erreferenteetako bat da, eta indie popa, dream popa eta musika elektronikoa nahasten ditu. Carlos Sadnessek, berriz, musika goxoagoa du eta publikoa hunkitzera etorriko da popa, folka eta elektronika oinarri izanik. 24an, La Paloma eta La Habitacion Roja ibilbide luzeko taldeen txanda izango da. 90. hamarkadarako bidaia egingo dute euren musikaren bitartez, gitarra gaueko protagonista nagusia izango da. Azkenik, urriaren 31n, Garazi Esnaolaren eta Amaia Mirandaren kontzertuek amaiera emango diote aurtengo jaialdiari. Bi artista hauek euskal artisten belaunaldi berriaren parte dira eta euren letren bitartez, proposamen berritzaileak, gertukoak eta modernoak eskainiko dituzte. 

Berritasun gisa, aurten kontzertu guztietara joateko bonuak salduko dituzte. Txartela orokorrak 40 euroko prezioa izango du; hoberidunek 30 euroan eskuratu dezakete. Kontzertu guztien sarrerak eta prezioak udal webgunean kontsulta daitezke. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.