Irailaren 30a, 'Erosi eta ikasi' programan izena emateko azken eguna
Irungo saltokietan eskola materiala erosteko laguntzak jasoko dituzte hiriko familiek. 200.000 euroko diru partida bat du udalak honetarako, eta baldintzak aurreko urteetako berberak dira.
Irungo Udalak gogorarazi du irailaren 30a izango dela ‘Erosi eta ikasi Irunen’ programara atxikitzeko azken eguna. Honi esker, Irungo saltokietan eskola materiala erosteko laguntzak jasoko dituzte hiriko familiek. 200.000 euroko diru partida bat du udalak honetarako, eta baldintzak aurreko urteetako berberak dira.
Laguntzak gehienez 100, 125 edo 160 eurokoak zian daitezke, bizikidetza unitateko kide guztien errentaren arabera, honako tarte hauek kontuan hartuta:
- Urtean 30.500 euro gordin baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten unitate konbentzionalek 160 euroko gehieneko laguntza jaso ahal izango dute.
- Urtean 30.500,01 euro eta 44.500 euro gordin arteko diru sarrerak dituzten unitate konbentzionalek 125 euroko gehieneko laguntza jaso ahal izango dute.
- Urtean 44.500,01 euro eta 58.500 euro gordin arteko diru sarrerak dituzten unitate konbentzionalek 125 euroko gehieneko laguntza jaso ahal izango dute.
Eskaerak sinadura elektroniko bat erabilita egin daitezke (Irun Txartela Izenpe edo NAN elektronikoa baliatuz). Sinadura elektronikorik izan ez gero, webgune honetan eska daiteke Irun Txartela.
Baldintza guztiak lotura honetan kontsulta daitezke.

